Koaderno handia
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
| Koaderno handia | |
|---|---|
| Datuak | |
| Idazlea | Agota Kristof |
| Argitaratze-data | 1986 |
| Generoa | Eleberria |
| Jatorrizko izenburua | Le Grand Cahier |
| Hizkuntza | frantsesa |
| Herrialdea | Suitza |
| Euskaraz | |
| Izenburua | Koaderno handia |
| Itzultzailea | Eskarne Mujika |
| Argitaratze-data | 1997 |
| Orrialdeak | 219 |
| ISBN | 978-84-88669-49-0 |
Koaderno handia (jatorrizko frantsesez "Le Grand Cahier") (1986), Agota Kristofen eleberria da. Egilea bere bizitzan oinarritu zen eleberri hau idazteko. Hungarian Bigarren Mundu Gerrak, naziek , sobietarrek, eta Gerra Hotzak eragindako gerra, heriotza, gosea eta txirotasuna ezagutu zituen. Ahizpa bikia jaioterrian utzita erbesteratu behar izan zuen. Gertaera guzti hauek islatzen ditu liburuak.
Ezaugarriak
Eleberriaren narratzailea bi anaia biki dira, idazteko gaitasuna hobetzeko idazten dute Koaderno Handian, bertan egia bakarrik idazteko baldintza ezartzen diote haien buruei. Gertaerak besterik ez dituzte idazten, hauek eragiten dizkien sentimenduak ez dituzte aipatzen, honek pertsonaiak urrun eta hotzak direla pentsarazi dezake.
Agota Kristofen beste eleberrietan bezala esaldiak laburrak dira, kapituluak motzak dira (3 edo 4 orrialdekoak gehienak), lekuek eta pertsonek ez dute izenik eta gertaera gogorrak gordinki deskribatzen dira.
Laburpena
Gerra garaian Amak bi anaia biki Hiri Handiko arriskuetatik aldentzeko Hiri Txikira eramaten ditu Amonarekin bizitzera. Bertan ez dute ez erosotasunik (ez dute ez oherik ez bainugelarik), ez eta maitasunik jasotzen (Amonak eta herritar gehienek gorroto dituztela dirudi); egunero egin behar dute lan baratzean eta animaliak bezala jan nahi badute. Eskolara joaterik ez dutenez, haiek sortutako ariketen bidez ikasten dute dena: idazten, atzerritarren hizkuntzak, mina jasaten, krudelak izaten, eskean ibiltzen, zirkinik egin gabe egoten eta gorrarena edo itsuarena egiten. Haien ikasteko gaitasuna harrigarria eta beldurgarria da. Gerraren bukaera gertu denean Ama bila datorkie, baina nahiago dute Amonaren etxean geratu. Une horretan obus batek Ama hiltzen du. Gerran eta gerra ondorenean ere egoera latzak eta ankerrak bizi dituzte, baina haien ariketei esker beti jakingo dute moldatzen, askotan ankerkeriaren aurrean beraiek ere ankerkeriaz jokatzen. Handik urte batzuetara, gaixo dagoen Amonari hiltzen lagundu ondoren, maite ez duten Aita etorriko da muga zeharkatzeko laguntza eskatzera. Aita mugako minak leherrarazteko erabili ondoren, bietako bat erbestera joango da eta bestea Amonaren etxean geratuko da.
Pertsonaiak
- Anaia bikiak: protagonistak.
- Ama: Amonaren eskuetan uzten ditu umeak, Hiri Handian gertatzen diren bonbardaketatik salbatzeko. Obus batek hiltzen du, baita ofizial atzerritar batekin izandako alaba txikia ere.
- Amona: bakarrik bizi den atsoa. Sorgina deitzen diote Hiri Txikian.
- Aita: gerran dago. Gerra amaitu eta urte batzuetara agertzen da. Berriro agertzen da eleberriaren amaieran umeei muga zeharkatzeko laguntza eskatzeko .
- Erbiezpain: auzoko neska basatia. Bere ama itsuarekin bizi da. Bikiek babesten dituzte.
- Lehengusina: Amonaren eskuetan uzten duten neska, hori babesteko. Lehengusina deitzen diote bikiek susmoak ez sortzeko.
- Jenerala: Amonaren etxean bizi den jeneral bat, bikiei laguntzen die.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









