Share to:

Kokein

Kokein
Datuak
JatorriaEibar (Gipuzkoa)
Musika motarock
Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada)1999 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Gaztelupeko Hotsak
Taldekideak
Iker Saenz de Zaitegi
Zaloa Urain
Txitxes
Jatsu
Haritz Lete
Informazio gehigarria
http://kokein.com/
Badok: kokein Spotify: 2Pa92dGMpcEFRRQKyEIvYA iTunes: 192916398 Last fm: Kokein Musikasten: kokein Edit the value on Wikidata

Kokein 1999 urtean Eibarren, sorturiko rock musika taldea da.

Historia

1999an Fory, Zaloa Urain, Txitxes eta Jatsu elkartu ziren. Handik gutxira Foryk taldea utzi eta Haritz Lete sartu zen taldean. 2002an Gaztelupeko Hotsak disketxearekin taldearen aurkezpen diska izango zena grabatu zuten. Hurrengo urtean Iker gehitu zitzaien eta diska berriak ateratzen joan dira, azkenengoak taldeak autoekoiztuak.[1] Taldearen musika eraginak asko dira eta partaide bakoitzak iturri askotatik edaten du.[2]

2012an Gaztea Sarietan Bideoklip Onenaren atalean hautagai izendatu zuten «Lotuta Egon Arren» abestiaren bideokliparekin.[3]

Izenaren jatorria

J.J. Cale gitarra jolearen abesti batean oinarritu ziren taldeari izena jartzeko. "Slowhand" diskoan Eric Claptonek hain ezagun egin zuen "Cocaine" abestian, hain zuzen ere. Zuzenekoetan jo ez arren, kontzertua amaitutakoan soinu ekipotik entzuten zen lehen gitarra riffa abesti horrena izan ohi zen.Taldeak argi eta garbi utzi izan du izenaren asmoa ez zela inolaz ere izan drogaren aldeko edo kontrako aldarrikapenik egitea. [2]

"Belarrira atsegina egiten zitzaigun! Hori izan zen ‘Kokein’ izena aukeratzeko arrazoi bakarra", Zaloa Urain [2]

Hasierako urteak

Markos Untzetarekin egindako grabaketa batean hasi zen. Luther taldeko Iñaki baterian zutela cd bat grabatu eta elkarrekin zenbait kontzertu eskaini ondoren Zaloa, Txitxes eta Jatsuri talde bat sortzea otu zitzaien. Horretarako, Ermuako Storbais taldeko Fory bateria jolearekin harremanetan jarri eta lehen entseguak egiten hasi ziren. Haritz Letek 2001. urtean ordezkatu zuen Fory baterian. Taldearen hasiera 1999. urtean ezarri arren, 2002. urtean kaleratu zuten lehen bilduma, taldearen izen berekoa: Kokein. Diskoa Piltren lokalean grabatu zuten. Eta nahaskateak eta ahotsen grabaketak Garate estudioan egin zituzten Haritz Harreguyrekin. Grabaketa hasi aurretik, Rafa Ruedarekin aritu ziren lanean taldea sendotzeko asmoz. Diskaren azalean emakumezko maniki baten bularra, kontrazalean maniki aurpegia ageri zen. CDak, azalean manikiaren bihotza: [2] [4]

"Manikia bizitzarik gabeko gorputza da, honek ordea bihotza du, eta bertatik irtetzen da musika". Haritz Lete[2]

2004ean bigarrena kaleratu zuten, Lotuta egon arren. [5] Bertan, intimidadetik gai sozialagoetarako bidea eginez, taldeak protestara salto eta askatasunaren aldarrikapena egin zuten. [6]

25. urteurrena

2025. urtean, 25 urteko bidea egin eta gero, disko berria argitaratu zuten lagunez inguratuta 'Bidea da helmuga'. [7] Hamar kantaz osaturiko diskoa da, baina horietatik bost Kokein taldeak interpretatuak. Beste bostak haien ibilbidean egindako lagunek moldatu dituzte, taldearen kantetan oinarritutako bertsioak eginda. [8] Bertan parte hartu zuten Miren Narbaiza, Ander Mujika eta Joseba Baleztenak; eta Zea Mays, Eraso!, Mursego eta Nakar taldeek.[9] Lan horrekin Txitxesek amaitutzat ematean taldearekin egindako bidea, Jatsuk hartuko du bere lekukoa baxua jotzetik gitarra jotzera igaroz.[10]

Diskografia

Kolaborazioak

Iruditegia

Erreferentziak

  1. MusikaZuzenean TB # 198 : Kokein. (kontsulta data: 2023-07-27).
  2. a b c d e «Kokein: 'TONTAKERIA DA KANTA BATEK BESTE TALDEEN ANTZIK EZ DUELA ESATEA'» Argia (kontsulta data: 2025-08-10).
  3. (Gaztelaniaz) jatsu. (2012-01-19). GAZTEA SARIAK-en izendatuak – Kokein. (kontsulta data: 2025-08-10).
  4. (Ingelesez) «Kokein - Kokein» Album of The Year (kontsulta data: 2025-08-10).
  5. a b «Lotuta egon arren» www.badok.eus (kontsulta data: 2025-08-10).
  6. «Zaloa Urain: 'musikea da gure askatasuna' - bizkaie.biz» bizkaie.biz (kontsulta data: 2025-08-10).
  7. (Gaztelaniaz) «Kokein» www.durangokoazoka.eus (kontsulta data: 2025-08-10).
  8. Alzelai, Urko Iridoy. (2024-12-31). «Kokein, 25 urteko bidea lagunekin ospatzeko garaian» Berria (kontsulta data: 2025-08-10).
  9. «Zaloa Urain (Kokein): "Oraindik badugu zer esan eta zer sortu" - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (kontsulta data: 2025-08-10).
  10. «Zaloa Urain: 'maite dogun musikeari eustea gozamena da'» bizkaie.biz (kontsulta data: 2025-08-10).
  11. «Kokein» www.badok.eus (kontsulta data: 2025-08-10).
  12. «Mundu margotu berri bat» www.badok.eus (kontsulta data: 2025-08-10).
  13. «Izan» www.badok.eus (kontsulta data: 2025-08-10).
  14. «Lurpekhariä» www.badok.eus (kontsulta data: 2022-12-08).
  15. «Lera» www.badok.eus (kontsulta data: 2022-12-08).
  16. «Atomika» www.badok.eus (kontsulta data: 2022-12-08).
  17. Bidea da helmuga – Kokein. (kontsulta data: 2025-08-10).
  18. (Ingelesez) Various - Basque Planet. 2004 (kontsulta data: 2025-08-10).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya