Kolyma
| Kolyma Колыма́ | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | ibaia |
| Luzera | 2.129 km |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 62°17′31″N 147°43′57″E / 62.2919°N 147.7325°E |
| Estatu burujabe | |
| Errusiako oblastak | |
| Hidrografia | |
| Ibaiadarrak | ikusi
|
| Arroaren azalera | 643.000 km² |
| Ur-emaria | 3.800 m³/s |
| Lakuak | Kolyma Reservoir (en) |
| Bokalea () | Ekialdeko Siberiako itsasoa |
Kolyma[1] (errusieraz: Колыма́; sakheraz: Халыма) ipar-ekialdeko Siberiako ibaia da, Errusiako Jakutia, Txukotka eta Magadan oblasta zeharkatzen dituena. 2.129 km luze da eta 643.000 km²-ko arroa dauka.
Geografia
Kolyma Kulu eta Aian-Imzikh ibaien elkargunean eratzen da, ekialdeko Siberian, Okhotskeko itsasotik hurbil. Txerski mendialdea inguratzen du, eta 2.129 km-ko ibilbidea eginik, Ekialdeko Siberiako itsasora isurtzen da, delta handi bat eratuz.
Urrea ustiatzen da ibaiaren goi-arroan eta lignitoa behe-arroan. Ontziz ibil daiteke maiatzetik urrira bitartean Bokhaptxi ibaiarekin bat egiten duen lekuraino. Jasatxnaia, Ozhogina, Balygitxan, Korkodon eta Omolon dira ibaiadar nagusiak.
Hidrometria
Kolymaren emaria 1978 -2000 urte bitartean neurtua izan da Kolimskoien (itsasoratu baino 283 km lehenago)[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 526.000 km² ditu, arro osoaren % 82. Urteko batezbesteko emaria 3.254 m³/s da, baina aldaketa handia dago negutik udara; emari handiena ekainean du (14.901 m³/s), izotz urtzearen ostean, eta txikiena apirilean (186 m³/s).
Kolymaren batezbesteko emariak (m³/s), Kolimskoien neurtuak
Datuak: 1978 eta 2000 artean

Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










