Kausen arabera, konjuntibitisak honela sailkatzen dira:
Bakterio bidezkoak: Bakterioak infekzioaren eragile izan daitezke. Bakterio-konjuntibitisean gorritutako begiaren sintomak gehienetan kolore malko-isurtze berdexka edo horixkarekin lotuta daude. Sarritan, beste sintoma batzuk ere egoten dira: sudurreko sinuen kongestioa eta sudurreko mukiak, esaterako. Betazalak edematiza daitezke. Bakterio konjuntibitisek bereizgarri dituzte jariatze ugari eta horixka, eta betazaleko konjuntibako papilen eraketa. Higiene okularrarekin eta ohiko antibiotikoekin tratatzen dira. Bakterio-konjuntibitisa oso kutsakorra da, baina gehienetan lehen sintomak hasi eta 7 edo 10 egunera sendatzen da.
Birikoak: ohikoenak dira, gehienetan adenobirusak eragindakoak dira. Begien narrituaduraz gain, korneako mina agertu ohi da, baina bakterio bidezkoek baino makar gutxiago sortzen dute. Oso kutsakorrak dira eta normalean berez arintzen dira, nahiz eta tratamendu sintomatiko topikoa (hanturaren aurkakoak) eta ohiko garbiketak egitea aholkatzen den. Eskuek, eskuoihalek edo eta doministikun bidez kutsatzen dira begietara. Sintomak honakoak dira: begien gorritasuna, eritema biokularra, malko-isurtzea, kostrasa horia, esklera hiperemikodun begiak, epifora, conjuntiba hiperemicoak. Zenbait kasutan, korneak kalteak jasan ditzke.
Alergikoak: tipikoki urtarokoak dira, azkura handia eta makar urtsuak eragiten dituzte eta sinusitisarekin batera agertzen dira.
Gorputz arraroagatikoak: Ukipen-leiarretako edo lentilletako erabilera txarrak edo egokiro ez desinfektatzeak mikrobioen sarrera eta konjuntibitisaren agerpena eragin dezake.
Traumatismoen ondorioak: Bbegietako kolpe edo urradurek ere sor dezakete, infekzioa eragiten baitute.
Diagnosia eta tratamentua
Konjuntibitisak aurkezten dituzten ohiko sintomak gorritasuna, fotofobia eta malko-isurtzea dira, eta jatorriaren arabera, makarrak, azkura gongoilen haztura ager daitezke. Sintomek 7-20 egun irauten dute. Gehienetan, sintomak bortitzak ez direnez eta berez sendatzen denez, ez da ohikoa kultiboen bidez diagnostikatzea.
Batzuetan konjuntibitisaren bakterio-infekzioak antibiotikorik ez eskatu arren, gaixoek medikua ikusi behar dute, konjuntibitisa maiz korneako lesioarekin lotuta dagoenez gero. Infekzio biralari dagokionez, ez da antibiotikoen bidez sendatzen. Jatorri alergikokoaren kasuan antihistaminikoak erabili ohi dira, kolirio moduan. Gorputz arraroak tartean direlarik, horiek atera behar dira, baina begia oso organo sentikorra denez, profesional batek egitea egokiena da. Bestalde, jatorri traumatikoko konjuntibitisek aditu baten balioespena eta lesioen tratamentu egokia behar dituzte, bereziki korneako higaduraren kasuan.