Share to:

Konso

Konso (latinez Consus)[1] antzinako erromatar ete itailkoan erlijioan, oso antzinako jainkoa zen, nekazaritza errituei eta ale biltegien babesari lotua.[1] Bere gurtza Zirku Nagusiko lurrazpiko aldare bat zuen ardats nagusia,[2][3][4] eta gainera, idazle berantiarrek aholkuen jainkotzat berrinterpretatu zuten.[5][6][7][8]

Kultua eta funtzioak

Jatorria eta funtzioak

Konsus jainko arkaikotzat hartzen da, lur azpiko siloekin lotua eta biltegiratutako zerealak babesteaz arduratzen dena.[3] Aldarea lurpean zuen, eta horrek erakusten du bere izaera ktonikoa.[4] Jatorriz, alea babesteko ardura izan zuen jainkoa izan zitekeen, eginkizun hori uztaren eta ereindu ondoren egiten ziren jaietan nabarmentzen baitzen.[2]

Etimologia

Hainbat etimologia proposatu dira Konsus izenarentzat. Batzuek esaten dute bere izena condere-tik datorrela (“gorde, erreserban jarri”), alearen babesarekin lotuz, eta beste batzuek, conserere (“erein”) hitzarekin, Ops Consiva eta Opiconsivia jaiekin lotuta.[3] Consilium (“kontseilua”) hitzarekin duen antzekotasun fonetikoagatik, II. mende amieratik antzinako idazle batzuek isilpeko kontseilu eta deliberazioen jainkotzat berrinterpretatu zuten.[9][6]

Kultua eta jaiak

Konsusen jai nagusiak abuztuaren 21ean eta abenduaren 15ean ospatzen ziren Consualia jaiak ziren.[10] Abuztuan, alea jaso eta bihitegietan gordetzen zen.[5] Jai horietan apaizak eta Flamen Quirinalisak (Kirino jiankoaren flamena, Erromako hiru flamen nagusiertako bat) sakrifizioak egiten zituzten bere aldarearen aurrean. Zaldi eta mandoen lasterketak antolatzen ziren, girlandaz apaindutako eta aldi baterako lanetik askatutako animaliekin.[3][1] Nekazaritza giroko beste erritual batzuk ere egiten ziren, hala nola, koipeztatutako idi-larruen gainean korrika egitea, garai arkaikoetako herri-jolasak gogorazten duenak.[3] Konsusen lehen ospakizun mitikoan, Romuloren garaian, eta beti ere tradizioaren arabera, sabinar emakumeen bahiketa gertatu zen. Horrela, Konsusen gurtza Erromako sorrerako mitoekin bat egiten zuen.[8][10]

Aholkuak ematen zituen jainkoa

II mende amairatik aurrerako idazleek idatzi zuten Consus isilpeko kontseilu edo deliberamenduen jainkoa zela. Maurio Servio Honorato (Servio Gramatikaria), IV. mendeko gramatikariaren arabera: «Consus autem deus est consiliorum» (Konso, bestalde, kontseiluen, edo egitasmoen, jainkoa da)[6]. Tertulianok (K.o. 155-240), bere aldetik, Zirku Nagusiaren helmuga markatzaile batean inskripzio bat zegoela jakinarazten du: «Consus consilio, Mars duello, Lares coillo potentes» (‘Consus ahaltsua da kontseiluan, Marte gerran, Lareak etxeko bizitzan’).[7] Plutarkok (c. K. o. 46 120) ) dioenez, bere lurrazpiko aldareak kontseiluaren izaera sekretua sinbolizatzen zuen, zaldi-lasterketak egiten zirenean bakarrik ikus zitekeena.[8] Agustin Hiponakoak (IV-V. mendeak) berak ere haurrei aholkua emateko ardura duen jainko gisa aipatzen du. Horrek agerian usten du garai berantiarretanbere funtzio sinbolikoek hedatu zirela.[11]

Sinkretismoa Neptuno Ecuestre-rekin

Batzuetan, Tito Livio (K.a. 59K.o. 17) eta Dionisio Halikarnasokoak (Ustez K.a. 60. - K.o. 7) eta horiek beszalako beste idazle zaharrek Neptunus equestris (Neptuno zalduna) zaldien jainkoarekin identifikatu zuten, bere jaialdietan eginten ziren lasterketak direla eta. Hala ere, jai horietatik kanpo, bi jainkoek ez zuten funtziorik betere partekatzen.[12][13]

Erreferentziak

  1. a b c Piganiol, André. (1923). Recherches sur les jeux romains. Notes d'archéologie et d'histoire religieuse. Estrasburgo: Publications de la Faculté des Lettres de l'Université de Strasbourg, 12 or..
  2. a b Grimal, Pierre (2010). Diccionario de mitología griega y romana. Edición en rústica y cartoné. Barcelona: Ediciones Paidós Ibérica. ISBN 978-84-493-2457-4 / ISBN 978-84-493-2462-8.
  3. a b c d e Britannica. «Consus» Britannica.
  4. a b Lipka, Michael. (2009). Roman Gods: A Conceptual Approach. Brill.
  5. a b (Ingelesez) The Colchester Archaeological Trust (CAT). (2014-12-12). «The festival of Consus - today, 12th December» Colchester Archaeological Trust (kontsulta data: 2026-05-05).
  6. a b c Servio: In tria Virgilii Opera Expositio, Eneidari iruzkina, VIII, 636
  7. a b Tertuliano: De Spectaculis, V, 7
  8. a b c Plutarko: Bizitza paraleloak, Romuloren bizitza, 14, 3-4
  9. Sesto Ponpeio Festo: De Significatione Verborum, K.o. II. mendea
  10. a b Varron: De lingua Latina, VI, 20
  11. Agustin Hiponakoa: Jainkoaren hiria, IV, 11
  12. Tito Livio: Ab urbe condita, I, 9
  13. Dionisio Halikarnasokoa: Erromatar antzinatasunak, II, 31

Bibliografia

  • John Scheid (1997) "Consus", Der Neue Pauly (DNP). 3 lib., Metzler, Stuttgart, 153. ISBN 3-476-01473-8
  • André Piganiol (1923) Recherches sur les jeux romains. Notes d'archéologie et d'histoire religieuse, Estrasburgo : Publications de la Faculté des Lettres de l'Université de Strasbourg, 13. faszikulua.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya