Krispin Beobide
| Krispin Beobide | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Azpeitia, 1848ko urriaren 25a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Tolosa, 1891ko maiatzaren 28a (42 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
Krispin Beobide (Azpeitia, Gipuzkoa, 1848ko urriaren 25a - Tolosa, Gipuzkoa, 1891ko maiatzaren 28a) euskal idazlea izan zen.
Biografia
Frantziskotar apaiztu zen. Apaiz ikasketak Donapaleun egin zituen, eta 1875ean Gasteizen apaiztu eta Tolosara joan zen. 1884. urtean Tolosako komentuko nagusi izendatu zuten. Urtebete geroago bere lan nagusia eman zuen argitara: Asis-co loria edo Francisco Santu aundiyaren eta pobrien aita-lenaren bizitza, 562 orrialdekoa. 1966. urtean Auspoa Bildumak bere lanaren bigarren argitalpena plazaratu zuen Asis-ko loria izenburupean.
Karlistaldian Tolosako komentua liberalen eskuetan erori zen eta Krispinek Zarauzkora joan behar izan zuen. Anaia hil zenean, hark utzitako lekua bete zuen Tolosan.
Euskal Herria aldizkarian C. Otaegi eta A. Zabalarekin batera Guadalupeko peregrinazioko donzeleen kantak plazaratu zituen 1885ean. Hurrengo urtean Jesus aurraren bederatzi-urrena kaleratu zuen, 1889 eta 1896an berrargitaratu zena.
Beobidek erabili zuen euskalkia gipuzkera izan zen.
Lanak
Erlijioa
- Asis-co loria edo Francisco Santu aundiyaren eta pobrien aita-lenaren bicitza (1885, Tolosa)
- Jesus Aurraren bederatzi-urrena (1887, Tolosa)
| « | Itsasuan nai luke Franziskok ontzi bat Aprikara eramango duana, onen billa dabill. Eldu zan Vitoriara, eta emen, beste lekuetan bezela, besuak zabalik pozez egin zioten zeruko Serafin eder oni ongi etorria. Eman zion Santuari erriak Santa Maria Madalenako etxia, nun ere gero Andre Berengelak, D Juan Castillako infantiaren alabak, Cantabriako amaikagarren Jaun, Lope Diaz Harokuaren billobak, egin zuan bere kontura praile-etxe guziz aundi ta ederra, milla berreun ta amalauban. | » |
| Asis-co loria, Krispin Beobide | ||
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
| Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










