Share to:

Kurtzero

Kurtzero
auzoa
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBusturialdea
UdalerriaMuxika
Geografia
Koordenatuak43°17′22″N 2°41′23″W / 43.28954679°N 2.68966007°W / 43.28954679; -2.68966007
Mapa
Demografia

Kurtzero (EODAren arabera[1]) edo Kurtzeroa (-a artikuluarekin jokatua, bertakoen ahoskeran[2][3]), Muxikako auzoa da, Gernikatik gertu BI-635 errepidearen ondoan.

Deskribapena

Gurutzebide izaeratik hartzen du izena tokiak, Muxika ipar-hego ardatzean mozten duen bideek eta mendebalderantz (Morgarantz, Ugarte herrigunetik pasatuta) doan bidearen gurutzebidea delako bertan. Oion-Bermeo ardoaren bidea da mendebaldera zuzentzen den hortik: garai batean Oion eta Bermeo ardo eta arrainaren merkataritzak lotzen zituen. Arabatik ardoa ekartzen zen Bizkaiko kostara eta bueltan arraina eramaten zuten haruntza. Bide horrek leku estrategikoa zuen garai hartan Muxikan.

Inguruko auzoa 20. mendean zehar Vista Alegre izenez ezagunagoa zen, Kurtzero gurutzebidea propio zelarik[2].

Etxebizitza multzo berriak (20. eta 21. mendekoak), herriko ikastetxea (Urretxindorra Herri Eskola), zerbitzu publiko batzuk (udal liburutegia, adibidez) eta merkataritza gehientsuen duen Muxikako auzoa da 21. mendean, baina baserriak ere baditu. Bertan dago baita ere Euskotren-en E4 lineako Muxikako geltokia.

Erreferentziak

  1. «Muxika - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-12-08).
  2. a b Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (kontsulta data: 2021-12-08). Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":0" defined multiple times with different content
  3. «Alokatutako autoan bertso-saiora - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2021-12-08).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya