Kösem Sultan
| Kösem Sultan | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
1623ko irailaren 10a - 1648ko abuztuaren 18a, 1648ko abuztuaren 8a ← Halime Sultan - Turhan Hatice Sultan →
1623ko irailaren 10a, 1648ko abuztuaren 8a - 1632ko maiatzaren 18a, 1651ko irailaren 2a
1605eko azaroaren 26a - 1617ko azaroaren 22a | |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Tinos, 1589 | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Bizilekua | Topkapı jauregia | ||||||
| Heriotza | Istanbul, 1651ko irailaren 2a (61/62 urte) | ||||||
| Hobiratze lekua | Q55698720 | ||||||
| Familia | |||||||
| Ezkontidea(k) | Ahmed I.a | ||||||
| Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||
| Seme-alabak | |||||||
| Leinua | Osmanliar Dinastia | ||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Hizkuntzak | turkiera arabiera | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | erregeordea, esklaboa eta idazlea | ||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Erlijioa | islama | ||||||
Kösem Sultan (1589-1651) otomandar inperioko Haseki Sultan bat izan zen, hau da, Ahmed I.a sultanaren emaztea. Era berean, Murad IV.aren eta Ibrahim I.a sultanen ama izan zen. Otomandar historiako emakume boteretsuenetarikoa izan zen.[1][2][3]
Murad IV.aren (1623–1640) eta Mehmed IV.aren (1648–1687) erregeorde gisa aritu zen eta berak zuzendu zuen inperioaren gobernua. Ospe handia lortu zuen bere erabakien ondorioz.
Bizitza

Tinosen jaio zen, gaur egungo Grezian, eta bere aita Eliza ortodoxoko apaiz bat zen.
12 edo 13 urterekin bahitu zuten, eta esklabo gisa saldu zuten. Horrela amaitu zuen Konstantinoplako Ahmed I.a sultanaren haremean. Haremeko buru izatea lortu zuen.[4] Ahmed I.arekin ezkondu zen eta ume asko izan zituzten.
Ahmed I.a hil zenean Palazio Zaharrean desterratu zuten. Baina Murad IV.a tronura igo zenean, Kösem Sultan erregeorde izendatu zuten eta 1623ra arte iraun zuen kargu horretan.
1640an Murad IV.a hil zen eta Ibrahim I.ak hartu zuen tronua. Kösem Sultan berriro ahalegindu zen gobernatzen.
Ibrahim I.a hil zenean Mehmed IV.a igo zen tronura, baina umea zen oraindik eta bere amona Kösem Sultan erregeorde izendatu zuen.
Mehmed IV.aren ama Turhan Sultan zen, eta berak ere gobernuan eragin nahi zuen. Ondorioz, Kösem Sultan haren kontra konspiratzen hasi zen, Mehmed IV.a erregetzatik kendu eta haren anaia txikia ipintzeko, Suleiman. Baina 1651an hil egin zuten Kösem Sultan. Heriotzaren ondoren, istiluak izan ziren Konstantinoplan.[5]
Erreferentziak
- ↑ Baysun, M. Cavid, s.v. "Kösem Walide or Kösem Sultan" in The Encyclopaedia of Islam vol. V (1986), Brill, 272 or.
- ↑ Peirce, 1993: While Hurrem was the woman of the Ottoman dynasty best known in Europe, it is Kösem who is remembered by the Turks as the most powerful.
- ↑ Douglas Arthur Howard, The official History of Turkey, Greenwood Press, ISBN, 195 or.
- ↑ https://archive.org/details/palaceoftopkapii00davi
- ↑ Dankoff, La vida íntima de un estadista otomano, 89.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









