Kültepe
Kanpo estekak
| Kültepe | |
|---|---|
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Estatu burujabe | |
| Turkiako probintzia | Kayseri probintzia |
| Eskualdea | Erdialdeko Anatolia eskualdea |
| Koordenatuak | 38°51′00″N 35°38′00″E / 38.85°N 35.633333333333°E |
![]() | |
| Garaia | Historiaurre eta Old Hittite Kingdom (en) |
| kultepe.org.tr | |
Kültepe antzinako hiria izan zen Anatolia medelde-erdialdean, Turkian, Brontze Aroan, Kaneš, Kanesh edo Kaneš-ko Kârum-a izena zuena, K. a. XX. mendeko asiriar testuetan agertzen den bezala, eta, “Kanes-ko merkataritza-kolonia” esan nahi zuena (turkiera modernoan Karum Kaniş idatzia), eta hititek Neša esaten ziotena, batzuetan Aniša . Kültepetik gertuen dagoen hiri modernoa Kayseri da, 20 kilometrora hego-mendebalderantz. Gaur egun antzinako hiritik geratzen dena tell bat da, egiazko Kültepe hiri-gunea, eta asiriarren merkataritza kokalekua egon zen behealdeko auzoa.[1]

Historia
Kaneš hiriak biztanle ugari izan zituen Kalkolitotik erromatarren garaira arte. Hiri hattiar, hitita eta hurrita garrantzitsu bezala loratu zen.
Kârum Kanesh izena hiriaren zati bati dagokio, asiriar merkatarientzat erreserbatua egon zena. Bertan, asiriarrek ez zuten zergarik ordaintzen beren salerosketagatik, merkantzia portu barruan zegoen bitartean (Ikus, Aduana-zergarik gabeko eremu). Akadieraz (garai hartako lingua franca) kârum, portua esan nahi zuen. Denborarekin, hitzaren esanahia zabaldu eta kârum terminoa edozein merkatari zentroa aipatzeko erabilia izan zen, zentro hori portua izan ez arren.[2] Testuetan bi establezimendu mota bereizten dira: kârum (literalki «kaia», zentzu lauan «merkatarien auzoa») eta wabartum (postu komertziala). Testuetan hogeita hamar identifikatu dira, eta beste batzuk aztarnategi arkeologikoetan: Acemhöyük, seguruenik antzinako Purušanda/Purušaberattum, eta Boğazkoi, antzinako Hattusa, (bertan asiriar merkatari baten korrespondentzia aurkitu da beheko hirian[oh 1]) ,8888 eta baita Alişar Hüyük, Ankuwa-n (?) ere[3]
Antza, hiriak harreman zabalak zituen atzerriko estatuekin. Tradizio zahar baten arabera, Kanešeko errege bat, Zipani izenekoa, Akadeko Naram-Sim erregearen (K. a. 2254-2218. urteetan gobernatu zuena) aurka altxatu ziren tokiko hamazazpi agintarien artean dago[4]. Gertaera horren historikotasuna oraindik frogatzeke dago, baina Kanešen jauregian aurkitutako zigilu ugariei esker, hiriak Siria eta Mesopotamiarekin zituen harremanak ezagutzen dira.[5] Hiri horretan aurkitu dira hititeraz idatzitako lehen testuak eta hitita hizkuntza indoeuroparra zenez, indoeuropar hizkuntza baten testigantza goiztiarrena, K. a. XX. mendean datatua.[6]
Kaneš hiriak, hain zuzen ere, kârum honengatik nabarmendu zen, hiria Anatoliako asiriarren merkataritza-gunea izan baitzen K.a. XVIII. mendetik[7], eta baita inguruan hegemonia lortu nahi zuten printzerrien erdigune politikoa ere. Hiria bereziki nabarmendu zen Anitta, Kussarako[oh 2] erregea, hiria kokistatu eta bere erresumako hiriburu egin zuenean. Geroago, Hattušili I.a hititen erregeak hiriburua Hattusara eraman bazuen ere, Kaneš (Neša hititentzat) beti izan zen hiri garrantzitsua. Eta garrantzi horren isalada da hititen gorteko hizkuntzari nesita hizkuntza esaten ziotela.
Asiriar garapen politiko eta ekonomiko handia, beharrezko lehengai iturri garrantzitsu batzuen kontrola ziurtatzean oinarritzen zen, batez ere Anatoliako meategiena. Bertatik, eztainua (nahitaezkoa brontzea egiteko) eta zilarra lortzen zuten, Irango goi-lautadan edo erdialdeko Asian ere lortzen zutena. Ez dago argi nola eskuratzen zituzten materila horiek, baina badakigu etekin handiak ateratzen zizkietela, eztainu kantitate berak zilarraren bikoitza balio baitzuen Anatolian Assurren baino, eta horrek inbertsioa bikoizteko aukera ematen zuen. Eztainua eta Anatolian ateratako kobrearekin urtzen zen brontzea lortzeko. Asiriarrek ere oihalak inportatzen zituzten, Assurren merkatarien alabek eta emazteek ehuntzen zituztenak, edo Mesopotamia hegoaldean ekoizten zirenak (Sippar hiriko testu garaikideetan merkatari asiriarren ebidentziak daude). Oihalak Assur zeharkatuz lurretik garraiatzen ziren,[8] astoen karabana luzeekin, gero espedizioaren helburuko hirietan saltzen zirenak. Jakina da, bidaiaren testuengatik, antolakuntzaren gastuak ez zirela oso handiak, baina zeragk eta animalien kargaren kostuak, ordez, garestiak zirela, eta konpentsatzeko, abereak ere saltzen zituzten bidaia bukatzen zenean.[9] Kaneš-eko aurkikuntzek agerian utzitako merkataritza-antolakuntzaren alderdirik bereizgarriena, merkatariak, beren merkataritza zuzenean kontrolatzeko, denboraldi batez jatorrizko lekuan egotean datza. Lehen, hiri-estatuek karabanak antolatu eta finantzatzen zituzten, merkataritza-ibilbideen etapetan babesteko, eta beste estatu edo hiri-estatu batzuekin lankidetza-hitzarmenak egiten zituzten.[10] Antolaketan zegoen aldeak merkatarien estatus desberdina ere zekarren, bertan bizi ziren merkatariek beren trafikoa antolatzen zutelako, eta zergak ordaindu ondoren, zegozkien onurak eskuratzen zituztelako, aurreko garaietako merkatariek, aldiz, erlijio-egiturei edo jauregi-egiturei lotuta zeuden bitartean.[11]

Kaneš-en aurkitutako taulatxoen testuek, Asiriako merkataritza-enporioak Kapadozian ugariak zirela adierazten dute: horien artean, Kaneš-ekoa zen zaharrena eta beste zentro batzuetara joaten ziren arazo komertzial edo juridikoak sortzen zitzaizkienean.[12] Familia batzuek zuten trafikoaren monopolioa, eta senarrak Asirian geratzen ziren inportazio-esportazio sare osoaren hariak kontrolatzeko; gazteenak, berriz, kolonietara bidaltzen zituzten. Emazteak eta seme-alabak Asirian geratzen zirenez, ohikoa zen kolonoek familia indigenak sortzea. Horri esker, bertako biztanleekin harremanak hobetzea lortzen zuten. Gainera, koloniako egonaldia amaitzean, lotura «indigena» desegin zezaketen zailtasun handiegirik gabe, aldez aurretik adostutako kopuru bat ordainduta.[12] Batasunetik jaiotako seme-alabak ere eraman zitzaketen berekin nahi bazuten.
Batez ere Siriako lurraldearekin harremanak eta eraginak nabariak dira zeramika mota batzuen presentzian eta arma mota batzuen zabalkundean. Zaila da zehazki non ekoitzi ziren aurkitzea, hau da, Anatolian egin ziren eta ondoren Siriara esportatu, edo alderantziz.[12]
Kaneš
Uhna, Zalpuwako erregeak, Kaneš inbaditu zuen, bere menpeko batzuek Šiuš jainkoaren irudia hiritik eraman ondoren. Pithanak, Kussarako erregeak, "gauez, indarrez" konkistatu zuen Neša, baina "ez zion inori kalterik egin".[13] Neša Pithanaren seme Anittaren gobernuaren aurka altxatu zen, baina Anittak matxinada itzali eta Neša bere hiriburu bihurtu zuen. Anittak gero Zalpuwa inbaditu zuen, bere errege Huzziya harrapatu zuen eta Nešako Šiuša idoloa berreskuratu zuen.[14]
Ikus, halaber
Oharrak
- ↑ Beheko hiria terminoak antzinako kokaleku batean, bizitzeko eta merkataritza ekipamenduak zituen eta herri edo hiri baten zatia zen. Muino baten oinetan dauden eremu lauetan edo lautadetan kokatua egoten zen. Oro har, hiri garaiarekin edo akropoliarekin kontrajarria zegoen, sektore gotortu eta goratua baitzen tenplu, jauregi eta eliterako erreserbatua.
- ↑ Anatoliako beste hiri bat, Kanesetik iparmendebaldera zegoena.
Erreferentziak
- ↑ Nesa - Kültepe, Kaneš, Kanesh. . Vici.org
- ↑ Pinnock, 1986, 253 or.
- ↑ Dercksen, J. G.. (2001). «When we met in Hattuš» Veenhof Anniversary Volume (Leiden): 39-66..
- ↑ Bryce, 2005, 10. or.
- ↑ Kulakoğlu, Fikri; Öztürk, Güzel. (2015). «New evidence for international trade in Bronze Age central Anatolia: recently discovered bullae at Kültepe-Kanesh» Antiquity Journal.
- ↑ Fortson, Benjamin W., IV. (2004). Indo-European Language and Culture. An Introduction. Malden eta Oxford: Blackwell Publishing ISBN 1-4051-0316-7..
- ↑ Bryce, 2005, 37. or.
- ↑ (Ingelesez) Walker, Christopher. (1980). «Some Assyrians at Sippar in the Old Babylonian Period» Anatolian Studies 30: 15-22..
- ↑ Pinnock, 1986, 254. or.
- ↑ Pinnock 1986, 253 or. .
- ↑ Walker, Christopher. (1980). Anatolian Studies (30): 15-22..
- ↑ a b c Pinnock 1986, 254 or. .
- ↑ Kuhrt, Amélie. (1995). The Ancient Near East. I Routledge, 226 or. ISBN 0-415-16763-9..
- ↑ Kimball, Sara E.. «Hittite Online. Lesson 1» The University of Texas at Austin.
Bibliografia
- (Ingelesez) Bryce, Trevor (2005). Kingdom of the Hittites. Oxford: Oxford University Press. ISBN 0199281327.
- (Gaztelaniaz) Pinnock, Frances (1986). «Kanish», in, Antinori, Vittorio, et alii, Arqueología de las ciudades perdidas,1. Iruñea: Salvat. ISBN 8471378981.
- (Turkieraz) Özgüç, Tahsin (2005). Kültepe Kanis-Nesa. Estambul: Yapi Kredi. ISBN 9750809602.
- (Ingelesez) Newton, Maryanne W. (2004). «A Dendrochronological Framework for the Assyrian Colony Period in Asia Minor» arts.cornell.edu (Cornell Unibertsitatea).
- Kulakoglu, Fikri; Kangal, Selmin. (2010). Anatolia's Prologue: Kültepe Kanesh Karum. Assyrians in Istambul. Kaiseri: Kaiseri Municipality ISBN 9789758046799..
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










