Share to:

La Kora

La Kora
Datuak
Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada)2015
Facebook: lakorafeminista Edit the value on Wikidata

La Kora Bilboko abesbatza feminista da. 2015ean sortu zen eta 2017an atera ziren kalera lehendabiziko aldiz. Ekimena Patricia Verdesek abiatu zuen, Madrildik Bilbora bizitzera etorri zenean, berak ordura arte Entredós abesbatzan parte hartzen baitzuen. Bilboko Irala auzoan du entseguak egiteko lokala, Hego Etxean. Errepertorio eta ideologia feministak ditu eta ekitaldi askotan parte hartu ohi du: Martxoaren 8ko protestetan, Emakumeen Mundu Martxan edo LGTBI kolektiboen ekintzetaz gain, Irala auzoaren parte izaten saiatzen da.[1][2]

Errepertorioa

La Kora abesbatza

La Koraren errepertorioa indarkeria salatzen duten edota feminismoa sustatzen duten abestiek osatzen dute. Gai feministak koruaren elaborazioak izan ohi dira pieza tradizionaletatik abiatuta haien bertsioak sortzen dituztelarik, nahiz eta Silvia Palumbo konpositore eta abeslari argentinarraren edo Zea Maysen abestiak ere abesten dituzten.[3][4]

Emanaldiak

Martxoak 8 egunean

La Kora abesbatzak parte hartzen du 2018. urtea geroztik Martxoak 8 eguneko ekitaldietan.[5] [6][7] La Kora-ko kideek harrera egin zioten Bilbon 2018ko greba feministan goizez antolaturiko manifestazio-buruari. Bertan abestu zuten 1963ko Chicho Sánchez Ferlosioren A la huelga abestiaren bertsioa eta bideoa biral bihurtu zen. [8][3][9]

Euskal Herriko Jardunaldi Feministetan

Zutik, emakumeak! (Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak-2019)

2019ko azaroaren 1ean Euskal Herriko 5. jardunaldi feministetan parte hartu zuen.[10]

Santa Agata bezperan

Ageda pagano eta feminista (2020, Bilbo)
Oles ta Oles (2020, Bilbo)
La Korako kideak

2020ko Agate Deuna bezperan Bilboko kaleetan barna koplak abestu zituzten, Ageda bezpera pagano eta feminista aldarrikatuz.

Hau izan zen haien adierazpena:[11]

"Santa Ageda bezpera honetan, Kora-ko emakumeak ere gure makilekin kalera ateratzen gara abestera, kontzientziak astintzera, tradizio bat berrikustera, zeinaren jatorria, izatez, aldareetara igotako indarkeria matxistaren eta zapalkuntzaren historia den.

Esanahi ezberdina berreskuratu nahi dugu, lehenagokoa, kristautasunaren aurretik ere Euskal Herrian errito eta jai paganoak ospatzen ziren eta. Neguaren erdialdean, otsailean, jendea kantatzera irteten zen eta makilekin lurra jotzen zuten erritmikoki, Ama Lurra esnatzeko neguko solstizioaren ondoren.

Gaur, guk gure bularrak betez abesten dugu eta Agedaren tortura salatzen dugu. Haren oroimenez abesten dugu eta gure makilekin sinbolikoki kontzientziak astintzen ditugu. Beragatik, gugatik eta isilarazitako emakume guztiengatik abesten dugu eta ironiaz eta lotsagabekeriaz egiten dugu, geure hitzekin, gure askatasun eta bizitza nahiak airera botaz."

Eta hauek abesturikoaren hitzak:[12]

"Ageda bezpera pagano eta feminista

Santa Ageda bezpera dugu,

Euskal herriko ohitura,

Aterik ate kantari gatoz

Zuen arima astintzera.

Bularrak moztea indarkeriaz

Ez da ospatzeko gauza,

Makilen kolpez salatzen eta

Oihukatzen dugu egia.

Agate izeneko emakumea

Beti gure memorian,

Andrak bizirik eta libreak

Hori denon zoriona.

Otsailaren hasiera honetan

Elkarrekin goaz kalera,

Gure bularrak puzten ditugu

Abesteko nahi duguna.

Orain bagoaz alde egitera

Agur eta esker mila,

Gure kopla berriak zuentzat

Berriro hurrengo urtean.

Aire berria, udaberria

Laster hemen izango da,

Esna dezagun gure Ama Lurra

Eta zain dezagun elkar.

Bat, bi, hiru, IEUUUP!!"

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «La Kora con Delantal» Sarean (kontsulta data: 2020-02-08).
  2. «El coro feminista La Kora de Bilbao se abre a nuevas incorporaciones» andra.eus 2019-09-03 (kontsulta data: 2020-02-08).
  3. a b (Gaztelaniaz) eldiario.es. «Esta es la letra del cántico feminista que estremeció las manifestaciones del 8M» eldiario.es (kontsulta data: 2020-02-08).
  4. «Bilbao.eus, Agenda, Bilboko Udal Agenda, Kontzertua. Gypsy Jazz Jam Session. / Kontzertua. Silvia Palumbo (Argentina) + La Kora (Bilboko Koru Feminista).» www.bilbao.eus (kontsulta data: 2020-02-09).
  5. (Gaztelaniaz) «Resaca feminista: las mujeres de Bilbao cantan a la revolución» www.elsaltodiario.com (kontsulta data: 2020-02-08).
  6. (Gaztelaniaz) ««El 8-M volveremos a tomar las calles porque el sistema no cambia»» El Correo 2019-02-23 (kontsulta data: 2020-02-08).
  7. (Gaztelaniaz) Etxea, Ecuador. (2018-03-08). «Huelga histórica del Movimiento Feminista en Bilbao» Ecuador Etxea (kontsulta data: 2020-02-08).
  8. (Gaztelaniaz) «La emocionante canción final en la manifestación feminista de Bilbao» www.eitb.eus (kontsulta data: 2020-02-08).
  9. (Gaztelaniaz) La emotiva canción de la marcha de mujeres de Bilbao. (kontsulta data: 2020-02-08).
  10. «Euskal Herriko Jardunaldi Feministak» Bizkaiko Hitza 2019-11-01 (kontsulta data: 2020-02-08).
  11. Abesbatzaren adierazpena 2020ko Ageda bezperan.. 2020-02-09 (kontsulta data: 2020-02-08).
  12. 2020ko Ageda bezperan Bilbon abesturiko koplen hitzak.. 2020-02-09 (kontsulta data: 2020-02-08).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya