La Niña

La Niña Ozeano Bareko erdialdeko eta ekialdeko gainazaleko uraren hozte ziklikoa da. El Niño fenomenoaren kontrakoa da.[1] Ekialdean presio altuak mantentzen dira denbora luzez, mendebaldean presio baxuak sortzen diren bitartean. Gainera, alisio haizeak biziagotzen dira eta ondorioz, El Niñoren kontrako fenomenoa gertatzen da: aire masa hezeak mendebalderantz higitzen dira eta prezipitazio gogorrak Asia hego-ekialdean eta Ozeanian gertatzen dira.
La Niña aldi batean, Ozeano Barearen ekialdeko ekuatoreko itsasoaren gainazalaren tenperatura normalean baino 3-5 °C hotzagoa izaten da. La Niña agerpenak gutxienez bost hilabetez irauten du. Eragin handia du mundu osoko kliman, eta Atlantikoko eta Ozeano Bareko urakan-denboraldietan ere eragina du, Atlantikoaren arroan zikloi tropikal gehiago sortzen baitira, haizearen zizailadura baxuaren eta itsasoaren gainazaleko tenperatura beroenen ondorioz; aldiz, Ozeano Bareko ziklogenesi tropikala murriztu egiten da.
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm: [Ingurumen hiztegi entziklopedikoa] [2009]
Kanpo estekak
| Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









