Labeko Koba
| Labeko Koba | |
|---|---|
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Arrasate |
| Koordenatuak | 43°03′35″N 2°29′26″W / 43.05963877°N 2.49052748°W |
![]() | |
| Garaia | Protoaurignacian (en) |
Labeko Koba Arrasateko leize bat zen, 1988an ia guztiz desegina errepide lan batzuengatik, baina suntsitu aurretik (eta ondoren, salbamenduzko indusketa egin baitzen) aztarna paleontologiko eta arkeologiko ugari eman dituena.
Kokapena
Arrasate ekialdeko maldetan zegoen Labeko Koba. Leizea ezaguna zen Arrasaten, eta 1936ko gerran babesleku gisa ere erabili zuten bonbardaketen garaian. 1971ko abenduan aztarna paleontologikoak aurkitu ziren lehen aldiz.

1980ko hamarkadan, Arrasateko saihesbide proiektuak leizearen gehienaren suntsitzea ekarri zuen, baina zenbait hilabetez salbamenduko indusketa egin zen 1987 eta 1988 artean, zeinean milaka aztarna edo objektu bildu eta inbentariatu ziren. Estratrigrafia azterketa konpletoak ere egin ziren. Orduan bildutako aztarnen eta datuen azterketak jarraitu du harrezkero.[1]
Paleontologia
1971eko lehen aurkikuntza hiena baten gorotz bat izan zen.[1] Ondoren, hezur asko aurkitu ziren. Aztarna asko hienen ehiza eta sarraskitze jardueren ondorio dira, eta hienak eta gizakiak bertan bizi izan zirela ondorioztatu da. Gizakien hezurrik edo arte labarrik ez da aurkitu, baina bai tresna litikoak eta okupazioaren beste arrasto batzuk.
Aurkitu diren animalien hezurren artean daude: leizeetako hienak, bisonteak, zaldiak, elur-oreinak, Megaloceros giganteus orein erraldoiak, errinozero iletsuak eta mamutak.[2]
-
Leizeetako hiena.
-
Mamuta.
-
Errinozero iletsua.
-
Megaceros edo Irlandako orein erraldoia.
Gizakien aztarnak
Gizakiek egindako materialen eta utzitako aztarnen antzinatasuna duela 44.000 urte eta 37.000 urte artean datatu da, eta industri proto-aurignaciar eta aurignaciar goiztiar gisa sailkatu dituzte. Gizaki modernoen edo Cro-Magnonen lehen agerpena Europa Mendebaldean industria eta garai horiekin lotzen da, eta hortaz, Labeko Koban izan ziren gizaki haiek.[3]
Industria litiko horren ezaugarri bat da bertan edo inguruan sortuak eta erabili bezala botatakoak direla nagusiki. Horrek esan nahi du Labeko Kobaren inguruan eskura eta erraz aurkitzeko moduan zeuzkatela gizakiek harri aproposak, eta ez zeuketela haiekin batetik bestera ibili beharrik, baizik eta, erabiltzeko beharra sortzen zenean, bertantxe zutela materiala.
Erreferentziak
- ↑ a b Arrizabalaga, Alvaro; Altuna, Jesús; Areso, Pablo. (2000). «Labeko Koba (Euskal Herria). Hienak eta Gizakiak Goi Paleolitoaren hastapenean» Munibe (Aranzadi Zientzia Elkartea) 52 ISBN 978-84-931930-0-3. (kontsulta data: 2025-04-02).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Rios-Garaizar, Joseba; Arrizabalaga, Alvaro; Villaluenga, Aritza. (2012-09-01). «Haltes de chasse du Châtelperronien de la Péninsule Ibérique : Labeko Koba et Ekain (Pays Basque Péninsulaire)» L'Anthropologie 116 (4): 532–549. doi:. ISSN 0003-5521. (kontsulta data: 2025-04-02).
- ↑ (Frantsesez) «The Proto-Aurignacian and Early Aurignacian retouchers of Labeko Koba (Basque Country, Spain). A techno-economic and chrono-cultural interpretation using lithic and faunal data» Comptes Rendus Palevol 15 (8): 994–1010. 2016 doi:. (kontsulta data: 2025-04-02).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










