Labieno
| Labieno | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
K.a. 63 - K.a. 63
| |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Cingoli, K.a. 100 | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Heriotza | Munda (en) | ||||||
| Heriotza modua | borrokan hilda | ||||||
| Familia | |||||||
| Aita | ezezaguna | ||||||
| Ama | ezezaguna | ||||||
| Ezkontidea(k) | ezezaguna | ||||||
| Seme-alabak | ikusi
| ||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Hizkuntzak | latina | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | politikaria, buruzagi militarra eta ofizierra | ||||||
| Zerbitzu militarra | |||||||
| Parte hartutako gatazkak | Zesarren Gerra Zibila Galietako gerra | ||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Alderdi politikoa | |||||||
Tito Labieno (latinez: Titus Labienus; K.a. 100 – K.a. 45eko martxoaren 17a) jeneral eta politikari erromatarra izan zen. Zesarren laguntzailea izanda, haren kanpainetako liburuetan maiz agertzen da Labieno.
K.a. 63an, plebeko tribunoko postuan, Labienok antolatutako plebiszituak Pontifex Maximus postua eman zion Zesarri. Galiako gerretan, Zesarren legatua (laguntzailea) izan zen, eta haren lekua hartzen zuen Zesar Erromara itzultzen zenean. Galian, treviriarrak garaitu zituen K.a. 54an, eta K.a. 52an Lutetia hiria hartu zuen.
Zesarren zalditeriaren burua eta laguna bazen ere, gerra zibila piztu zenean Zesarren taldea utzi zuen, merezitako esker ona jaso ez zuelakoan. Ponpeiarrek harrera beroa eman zioten, 3.700 zaldunak ekarri zituelako. Hala ere, Ponpeioren aldean ez zuen garaipenik lortu. Gneo eta Sexto Ponpeiorekin bat eginda, Mundako guduan hil zen, K.a. 45ean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









