Lagarto
| Lagarto | |
|---|---|
| xaboia | |
| Historia | |
| Sorrera | 1915 |
| Jabea | Lizariturry y Rezola - Q17631758 |
Lagarto garbiketako produktuen marka komertzial bat da, jatorriz "Lagarto" xaboia fabrikatzen eta merkaturatzen duena. Euskal Herrian jatorria zuen xaboi hori oso ezaguna egin zen Espainian XX. mendean, baita etxeko xaboiaren sinonimo bihurtzeraino ere.
Jantziak garbitzeko ere erabiltzen zen herriko garbilekuetan (latsagi edo ikuztegi ere deituak).
Historia
1860an, Juan Lizariturryk "J. Lizariturry y Compañía" enpresa sortu eta Donostian produktu kimikoen fabrika bat eraiki zuen, "La Providencia" izenekoa. Lau urte beranduago, Jose Antonio Rezolak bat egin eta enpresa "Lizariturry y Rezola" bihurtu zen, harrezkero bere izena izango zena.[1]
1863an Bilbon antzekoa zen "Chimbo" marka sortu zuten.[2] Marka biek arropa-garbitokien inguruan ohikoa zen animalia baten izena hartu zuten: batek Lagarto (muskerra), eta besteak Chimbo (txinboa).
Sortu eta hurrengo urtean, 1865eko abuztuaren 3an, enpresak bere fabrikan Elisabet II.a erreginaren bisita jaso zuen,[3] "Probidentzia". 1924an, Alfontso Borboikoa eta Battenberg Asturiasko Printzeak eta Jaime Borboikoa eta Battenberg infanteak konpainiaren marka nagusia zen Lagarto xaboiaren fabrika bisitatu zuten.[4]
1920ko hamarkadan, Pedro Antequera Azpiri artista grafikoak konpainiaren zuzendaritza artistikoa bere gain hartu zuen eta 1924an Lagarto xaboiaren kartel klasikoa diseinatu zuen.[5] Kartel hau laster Espainiako publizitatearen ikurretako bat bihurtu zen. Horri esker, xaboi marka hau azkar zabaldu zen eta Lizariturry eta Rezolaren gainontzeko markak eklipsatu zuen. XX. mendean zehar, konpainiak bere produktuen katalogoa handitu zuen, pixkanaka garbiketa-produktuetan espezializatuz, detergenteak eta plater-garbigarriak fabrikatuz, beti xaboi naturalaren fabrikazioa ahaztu gabe.
1980ko hamarkadan, konpainiak bere jarduera guztia Zaragozako lantegi batera eraman zuen eta, hamarkada bat geroago, desagertu egin zen.[6] Egun Euroquímica enpresa gaztela-mantxarrak oraindik Lagarto xaboia ekoizten du.[7]
Erreferentziak
- ↑ ABC. Una de las industrias de más solera de San Sebastián cumple los cien años (Gaztelaniaz)
- ↑ «Jabón Chimbo, Jabón tradicional puro, desde 1863» www.jabonchimbo.com (kontsulta data: 2021-04-29).
- ↑ Álbum Gráfico Descriptivo del País Vascongado - Años 1914-1915 (Gaztelaniaz)
- ↑ ABC. Las grandes industrias nacionales (Gaztelaniaz)
- ↑ Tesis doctoral. La crítica sobre diseño gráfico español en las revistas de arte comercial y publicidad 1900-1970 (Gaztelaniaz)
- ↑ El Mundo. El alfabeto del éxodo
- ↑ Página web de Euroquímica. Pastilla de Jabón Lagarto (Gaztelaniaz)
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









