Laida
| Laida | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | golden sand beach (en) |
| Luzera | 700 m |
| Zabalera | 800 m |
| Azalera | 59.190 m² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°24′04″N 2°41′10″W / 43.401°N 2.6862°W |
| Kokapena | Urdaibai |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Bizkaiko eskualdea | Busturialdea |
| Udalerria | Ibarrangelu |
| Auzo | Laida |
| Ur-gorputza | Gernikako itsasadarra |
Laida[1] Bizkaiko hondartza da, Ibarrangeluko udalerriko izen bereko auzoan kokatua.
Ezaugarriak
Ibarrangelura doan BI-3234 errepidearen parean dago. Mundakako itsasadarraren eskuinaldean, bokalaren ondoan. Dunek osaturiko hondartza, bi gune desberdintzen dira, barrualdeko gunean, olatuak txikiak dira, eta itsasadar barneko korronteak dira nagusi, eta kanpoaldeko gunean olatuak dira nagusi. Guztira 812 metroko zabalera dauka. Itsasbehera denean, 59.190 m2-ko azalera dauka eta 38.189 m2-ko azalera itsasgora denean. Itsasbehera denean, Euskal Herriko hondartzarik zabalenetakoa da.
Arriskugarritasun ertaina dauka, arriskugarritasun hori nabarmena da itsasgora izaten denean, izan ere, marea oso azkar jaisten da baina baita oso arin igo ere. Uraren kalitatea ona da, azken urteetan osasunbidearen alorrean eginiko obrek itsasadarraren uren egoera hobetu dute. Uraren egoera betiere hobea da itsasoko gunean, itsasadar barruko gunean baino. Hondartzara joaten den batez besteko jende kopurua handia da. Gernikako herrira doan Bizkaibus zerbitzua dago ekainetik irailera, ordu erdiro ateratzen dira autobusak Gernikako geltokitik Ibarrangelu edo Elantxobe helmuga dutela, Laida eta Lagako hondartzak zeharkatuz.
Hondartzaren azalera asko handitu da azken hamarkadan. Muruetako ontzioletan eginiko itsasontziak itsasoratzeko itsasadarrari egiten zaizkion dragaketek hare asko pilatu dute Laidan.
Jakingarriak
Mundaka eta Toñako hondartza batzen dituen ferry zerbitzua dago udan. Zerbitzu hau, eguraldi ona dagoen egunetan bakarrik egoten da eskuragarri. Barkua hondartzaren hego-mendebaldeko gunean hartzen da, dena dela, mareen araberakoa izaten da. Horrez gain, kanoen alokairua posiblea da, itsasadarretik barrena ibili eta Urdaibaiko pasaiaz gozatu ahal izateko.
1940ko hamarkadan, ekaitz handi batek hondartzak zituen duna naturalak desegin egin zituen. 2000. urtetik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak, eta Europar erakundeek lagunduriko proiektu baten bitartez, dunak berreskuratzen joan da, gaur egungo egoerara ailegatuz. Proiektu honek kritika ugari jasan ditu, izan ere, dunen berreskuratzearekin batera, eta hondartzaren zabalera handitu den heinean, Mundakako ezker olatu famatuari eragin zitzaion. Dena den, natura pixkanaka bere onera etorri da eta gaur egun ezker olatua erabat berreskuratu dela esan liteke.
Hondartzaren ondoan kanpin bat dago Arketako Kanpinga, Ibarrangelu eta Gautegiz-Arteaga udalerrien mugan kokatua. Kanpina eta hondartza batzen dituen paseo bat eraiki berri da orain dela urte gutxi.
Dunetako landaredia
|
|
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 199. arauaː Euskal Herriko kostaldeko leku-izenak. (kontsulta data: 2025-11-1).
Kanpo estekak
| Bizkaiko hondartza eta kalak | ||
|---|---|---|
|
Abiña • Antzorape • Areatza • Areeta • Areatzatxu • Armintzakalde • Armintza • Arriatera • Arribolak • Arrigorri • Arrigunaga • Arrizabala • Askibil • Astondo • Atxabiribil • Bakio • Barasorda • Barinatxe • Barrika • El Lastrón • Endaidi • Ereaga • Errotatxu • Gorliz • Gorrondatxe • Ikatzaren hondartza • Isuntza • Kanala • Kanalape • Kanterape • Karraspio • Karraspiotxikia • La Arena • Laga • Laida • Laidatxu • Lapatzeak • Meñakotz • Muriola • Ogella • Ondartzape • Plentzia • Portuaundi • Portutxiki • Portu Zaharra • Sagustan • San Antonio • Sokako senoa • Tonpoitxikia • Toña • Uraundi • Usendegi • Urtzuriaga • Zierbenako portua | ||
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










