Share to:

Lardaska

Lardaska
Datuak
IdazleaPatricia Highsmith (1954)
Argitaratze-data2020
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaThe Blunderer
ArgitaletxeaG. P. Putnam's Sons (en) Itzuli
Herrialdea Euskal Herria
Orrialdeak444
Euskaraz
Izenburua'Lardaska'
ItzultzaileaJosu Barambones

Lardaska (The Blunderer) Patricia Highsmith idazlearen eleberri bat da, 1954an plazaratua. Euskaratuta 2020an agertu zen, Josu Barambonesen eskutik. Itzultzailea Baztango Udalak ematen duen II. (H)ilbeltza bekaren irabazlea izan zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bizitza ederra eta etorkizun oparoa du Walter Stackhouse abokatu gazteak: maite du bere emaztea, Clara, eta ez du zalantzarik harremanaren alde egiteko gauzak okertzen direnean ere. Clara desberdina da; emakume neurotiko eta hotza ematen du. Euren egoera okertzen doa eta lagunen zirkulua pixkanaka murriztu egiten da. Walterrek gorroto sentsazioa du, batez ere Ellie Briess gazte ederrak berarekiko interesa erakusten duenean. Clara bere buruaz beste egiten saiatzen da. Damututa, Walter berarengana itzuliko da baina, azkenean, dibortzioa eskatuko du.

Handik gutxira, Clara autobusez doa bere ama bisitatzera. Ez da inoiz helmugara iritsiko. Bere gorpua amildegi baten oinean aurkituko dute. Poliziak Walterrengan dauzka jarrita bere susmoak. Agian, suizidioaren itxuraz hilketa bat ezkutatu nahi du?[1]

Pertsonaiak

  • Walter Stackhouse: abokatua, Clararen senarra; ez du maite Clara eta dibortzioa eskatu dio. Clara hil zen egunean, berak jarraitu zion hura bidaiatzen ari zen autobusari eta hilketaren susmagarritzat hartuko zuten.
  • Clara Stackhouse: Walterren emaztea, bere burua hiltzen saiatu zen, Walterrek bera ez uzteagatik. Bere amari bisita egitera autobusez joan zenean hilda agertu zen amildegi batean.
  • Melchior Kimmel: liburu-saltzailea, bere emaztea hil zuen atsedenleku batean, hura bidaiatzen ari zen autobusari jarraitu eta gero.
  • Helen Kimmel: Melchiorren emaztea; beste gizon batez maiteminduta dago. Senarrak hil zuen.
  • Lawrence Corby: Philadelphiako Homizidioen Brigadako tenientea; Walter Stackhouse eta Melchior Kimmel ikertzen ari zen, biak erruduntzat hartzen zituelako.
  • Ellie Briess: musika irakaslea, Walterrez maiteminduta dago.
  • Claudia Jackson: Walterren eta Clararen neskamea.

Zinema moldaketa

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya