Lathi khela

Lathi khela (bengaleraz: লাঠি খেলা)) Bengala eskualdeko borroka-arte bat eta dantza tradizional bat da.[1][2] Bangladeshen eta Indiako Mendebaldeko Bengala estatuan jokatzen den borroka-arte honetan makila bat erabiltzen da. Lahi khela egiten duten borrokalariei lathial esaten zaie.[2]
Etimologia
Bengalerazko lathi hitzak "makila esan nahi du eta khela hitzak "kirola" edo "jokoa". Borroka-arte honen izenak beraz "makila jokoa" esan nahi du.
Tresnak
Erabiltzen diren lathi makilak egiteko Dendrocalamus strictus espezieko banbua erabiltzen da eta batzuetan burdinezko eraztunak jartzen zaikio tarte txikiak sortuz. Ohiko lathi batek 2-2,4 metro arteko luzera izaten du eta punta metalikoa du.[2]
Batzuetan makila laburragoak erabiltzen dira, bari izeneakoak, eta borra gisa erabiltzen dira. Antzinako argazkietan makilez gain ezkutuak ere erabiltzen zirela ikusten da eta gaur egun nori bari izeneko ikuskizunak egiten dira.
Historia

Nekazari aberatsek edo jauntxoek lathialak hartzen zituzten haien babeserako eta haien boterearen sinbolo gisa. Lurrak babesteko edo eskuratzeko dueluak egiten ziren haien artean. Zamindar jauntxoek lathiak bidaltzen zituzten zergak indarrez biltzeko. Bratachari hezkuntza sistemak lathi entrenamendua ere hartu izan zuen bere baitan.[3]
Bangladesh eta Indiako nekazal herrixketan egiten da lathi kela baina herrixken urbanizazioaren ondorioz atzerapen handia izan du. Kushtian (Bangladesh) esate baterako urtero ospatzen zen txapelketa handia eta herrialde guztiko borrokalariek hartzen zuten parte.[4] Borrokalarien eta ikusleen kopurua izugarri jaitsi zen eta 1989tik aurrera hiru urtean behi egiten da. Gaur egun jaialdietan eta ezkontzetan ikusten da batez ere.[3] Mendebaldeko Bengalan (India) esate baterako puja erritual gisa praktikatzen da.
Kirola
Ohikoena borrokalariak bat baten aurka aritzea da, nahiz eta taldekako borrokak ere egiten diren. Kirolariek zutik borrokatzen dute, izan ere lathiaren energiaren erdigunea bihotzeko txakra baita.[3]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Sylhet: History and Heritage. Bangladesh Itihas Samiti 1999 ISBN 978-984-31-0478-6. (kontsulta data: 2025-11-10).
- ↑ a b c (Ingelesez) Lathi Nach : A Folk Dance Performed During Muharram in West Bengal – The Cultural Heritage of India. (kontsulta data: 2025-11-10).
- ↑ a b c (Ingelesez) Mirror, Dhaka. (2011-12-13). «Lathi Khela to celebrate Tangail Free Day» Dhaka Mirror (kontsulta data: 2025-11-10).
- ↑ «Bangladesh today : News on 27 December, 2008» www.bangladesh2day.com (kontsulta data: 2025-11-10).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









