Launeddas
| Launeddas | |
|---|---|
| Deskribapena | |
| Mota | single-reed instrument (en) |
| Hornbostel-Sachs sailkapena | 422.22 |
Launeddas edo Sardiniako klarinete hirukoitza Sardinia uharteko musika tresna bat da, aerofonoen multzokoa. Zurezko haize-instrumentua da mihi bakunekoa eta hiru kanaberaz osaturik dago.[1]
Etimologia
Ez da izenaren jatorri zehatzik ezagutzen eta hainbat hipotesia formulatu dira. Matteo Madau apaizak (1787) zioen "lehoi" hitzetik datorrela, garai batean animalia haren hezurra erabiltzen zela argudiatuz. XX. mendean Giulio Fara musikologoal esan zuen "lau" (ereinotz) izenetik zetorrela eta Pier Enea Guarniero hizkuntzalariak "launaxi" (heriotzorri) izenetik.[2]
Giulio Paulis hizkuntzalariak dio latinezko "ligulella" izenetik datorrela, baina ez dago batere argi.[2]
Deskribapena
Ihi kanaberaz egindako hiru tutu ditu, diametro, lodiera eta luzera desberdinak dituztenak. Lotuta dauden bi hodiek "tumbu" (luzeena) eta "mancosa" izena dute eta lokarriz eta argizariz elkarturik daude. Hodi solteari "mancosedda" esaten zaio.[1] Tutu laburrenak 40 cm inguruko luzera du eta luzeenak 150 cm ingurukoa. Kainabera tutuek ez dute korapilorik izan behar eta kontu handiz kentzen dira, kanabera kaltetu gabe.[3]
Tutu bakoitzak mihi bakuna du, cabitzina izena duena.[2] Kanaberan egindako mozketak dira, haizea pasatzerakoan bibrazioa sortzen dutenak.[3]
Bi tutuk doinua ematen dute, eta hirugarrenak (luzeenak eta zulorik ez duenak) nota pedala ematen du. [4]
Teknika

Musika tresna polifonikoa da eta arnasketa zirkularraz jotzen da.[5] Horri esker soinu jarraia eta etengabea eragin dakioke baita hamar minutuz ere.[2] Tonu aldaketarako tutu bakoitzak lau edo bost zulo ditu. Nota pedala eta doinu grabeena egiten duen tutuak loturik daude.[4]
Lotuta dauden tutuak jotzeko ezkerreko eskua erabiltzen da eta "mancosedda" tutu askea eskumarekin.[3]
Kanabera gainean jartzen den argizari puskarekin pisua aldatuz, bibrazioen maiztasuna handitu edo txikitu daiteke, eta horrela tonua jaitsi edo igo.[3]
Historia

K.a. 2.700. urte inguruan bazen Egipton launeddasen aurrekaria izan daitekeen memet izeneko musika tresna bat. Sakkarako zazpi hilobietan, Gizako sei hilobietan eta Khentkaus I.a erreginaren piramidean errepresentaturik aurkitzen da.[6]
Gaur egungo launeddas musika tresna Sardinian gutxienez XIII. mendetik ezagutzen da, eta gaur egun ere erabiltzen da erlijio ospakizunetan eta musika tradizionalean.[2]
1930eko hamarkadan nazioarteko arrakasta izan zuen Efisio Melis eta Antonio Lara musikarien eskutik.[7] XX. mendearen amaieran jazz musikan ere sartu zuten Dave Liebman saxofoilari estatubatuarrak (1989, The blessing of the old. Long sound)[8] eta Evan Parker saxofoilari britainiarrak (1996, Synergetics--Phonomanie III).[9]
Iruditegia
-
Launeddas.
-
Hainbat launeddas.
-
Launeddas tutuen mihiak.
-
Launeddas jotzailea.
Erreferentziak
- ↑ a b «Launeddas - Instruments of the world» www.instrumentsoftheworld.com (kontsulta data: 2025-12-30).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) Launeddas – DOMOSC. (kontsulta data: 2025-12-30).
- ↑ a b c d (Italieraz) «Strumenti musicali» SONOS DE SARDIGNA 2009-03-04 (kontsulta data: 2025-12-30).
- ↑ a b «LAUNEDDAS; MEDIANA PIPIA; MEDIANA SCIUTA | Soinuenea Herri Musikaren Txokoa» www.soinuenea.eus (kontsulta data: 2025-12-30).
- ↑ Aretxa. (2013-01-26). «INSTRUMUNDO Instrumentos Musicales: Launeddas, Launedda, Memet, Clarinete triple, Triplepipe» INSTRUMUNDO Instrumentos Musicales (kontsulta data: 2025-12-30).
- ↑ Rice, Albert R.. (1992). The baroque clarinet. Oxford [England] : Clarendon Press ; New York : Oxford University Press ISBN 978-0-19-816188-2. (kontsulta data: 2025-12-30).
- ↑ Franco Melis. Musical Traditions Internet Magazine.
- ↑ (Ingelesez) David Liebman - The Blessing Of The Old, Long Sound. 1990 (kontsulta data: 2025-12-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Evan Parker - Synergetics – Phonomanie III. 1996-12 (kontsulta data: 2025-12-30).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









