Lauriñaga
| Lauriñaga | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 1.278 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°03′15″N 1°20′34″W / 43.0540811°N 1.342739°W |
| Mendikatea | Lauriñaga mendilerroa |
| Estatu burujabe | |
| Frantziaren banaketa administratiboa | metropolitar Frantzia |
| Eskualdea | |
| Departamendua | |
| Probintzia | |
| Mendizaletasuna | |
| Ohiko bidea | Ibañeta/Luzaide |
| Mendikat | Mendikat |
| Luberri | Luberri |
Lauriñaga Nafarroako erdialdeko Pirinioetan dagoen mendi bat da. Ematen zaion beste izen bat, Auñamendi da, baina, izen hau dela eta, ez da Euskal Herriko mendirik garaientzat hartzen denarekin nahastu behar. Pirinioen barnean, Lauriñaga mendia, izen bereko mendilerroan dago, Lauriñaga mendilerroa osatzen duten hiru mendietatik garaiena delarik, 1278 metroko garaierarekin. Nafarroa eta Behe Nafarroa arteko mugan dago.
Irispideak
1057 metrora dagoen Ibañetako mendatetik, Lauriñaga mendiranzko biderik errazena abiatzen da. Eskumatik, 1262 metroko garaiera duen Girizu mendia ertzatzen duen errepidetxoa hartu behar da, 1090 metrora dagoen Gararbide lepora iristeko, oso aipatua Luzaideko Usategiak bezala. Mendebalderantz igoz, 1220 metroko garaiera duen tontor bat uzten da eskumatara eta 1166 metroko garaieran dagoen Lindus lepora iristen da, hiru herriren arteko muga dagoen tokia: Luzaide, Aldude eta Auritz. Eskumatik, 1135 metroko garaieran dagoen Mizpiratxar lepora iristen da. Orain, nahikoa da gailurra iparralderantz jarraitzea 1225 metrora dagoen Atxistoiko tontorra, 1210 metrora dagoen Txapelarriko lepoa, 1225 metrora dagoen Txapelarriko tontorra eta Beraiko lepoa edo Berhainetik, 1202 metrora, Lauriñagako tontor harritsuraino. Ibilbide hau da bietatik laburrena, ordu 1 eta erdiko iraupenarekin.
Luzaidetik, 370 metroko garaieran, 662 metrora dagoen Gandiola auzora doan bidea hartu behar da. Azkeneko etxetik, mendebalderantz igo behar da, larreen artean, gorago, Luzaidetik datorren bide zabal batekin lotzeko. Bidea ezkerretik jarraitu behar da, 1090 metrora, jaisten hasten den arte, 1130 metroko garaieran dagoen lepo batera daroan bide bat hartuz, Lauriñagako ekialdeko gailurrean. Hau, hegomendebalderantz igo behar da, tontorrera iritsi arte. Posible izango litzateke, baita ere Elusandiko lepoa edo Tubarro izeneko lepo zabalera igotzea, hemendik, tontorrera, mendiaren iparraldeko aurpegitik igotzeko. Ibilbide hau, aurrekoa baino luzeagoa da, 2 ordu eta erdiko iraupenarekin.
Lauriñaga inguruan aurkitzen diren Pirinioko mugak
- 156. Mizpiratxar lepoan, baita Granadako lepoan ere
- 157. Atxistoiko gaina inguruan, 1206 metrora. Gertu eta goraxeago, Atxistoi mendia dago, 1229 metroko garaieran
- 158. Atxistoi mendian, 1229 metroko garaieran
- 159. Txapelarriko Kaskoa mendian, 1225 metroko garaieran
- 160. Beraiko lepoan, 1200 metroko garaieran
- 161. Lauriñaga mendiaren tontorrean bertan, 1278 metroko garaieran
- 162. Turrauko lepoan, 1149 metroko garaieran
- 163. Bilurrutzeko kaskoan, 1163 metroko garaieran
- 164. Elusandiko kaskoan, 1182 metroko garaieran
- 165. Elusandiko lepoan, 1173 metroko garaieran
- 166. Izoztegiko Kaskoa izeneko mendian, 1222 metroko garaieran
- 167. Bordako lepoa izeneko lepoan, 1195 metroko garaieran
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










