Lazio
Lazio (latinez: Latium) Italiako 20 eskualde administratiboetako bat da, penintsularen erdialdean dagoena. 17.207,29 km²ko eremua du eta 2015eko maiatzean 5.889.646 biztanle zituen[1]. Hiriburua Erroma da. GeografiaLazio Bolsena aintziraren, Tirreniar itsasoaren eta Abruzzi mendien artean dago. Eskualde menditsua da, Abruzzi mendiek (Sabini, 1.000 m; Sibillini, 2.200 m; Prenestini, 1.000 m) eskualdeko lurraldearen herena hartzen baitute. Iparraldean Toskana, Umbria eta Markak, hegoaldean Campania, ekialdean Molise eta Abruzzo eta mendebaldean eta hegoaldean Tirreniar itsasoa mugakide ditu. HistoriaK.a. 2000. urte inguruan finkatu ziren latinoak Lazion. K.a. VI. mendearen bukaera arte etruriaren mendean egon ziren, K.a. 509 arte, Tarkino Harroa Erromako azken errege etruskoaren amaiera arte hain zuzen. K.a. V. mendean, herri latinoek Latinoen Liga osatu zuten, etruriar, ekuo eta volskoei aurre egiteko. Hogeita hamar herri bildu ziren, Alba, Tusculum, Prenestes, Fidenes eta Lavinium, besteren artean; Erroma ez zen oraindik haien artetik gailendu. Samnioko lehen gerraren ondoren (K.a. 343-341) borrokatu zen Erroma latinoen aurka, eta K.a. 338an latino guztiak Erromako herritar bihurtu ziren. Hiri nagusiakHauek dira eskualdeko udalerririk populatuenak, 30.000 biztanletik gorakoak (parentesi artean, probintziaren laburdura):
Banaketa administratiboaLazio lau probintzia eta hiri metropolitano batean banaturik dago:
EkonomiaEkonomia-jarduera nagusiak laborantza (garia, garagarra, mahatsa, olibondoak) eta abeltzaintza (behiak eta ardiak) dira. Industria gehiena Erroman dago (industria mekanikoa, petrolio-findegiak, industria kimikoa, ehungintza). Erreferentziak
Kanpo estekak
|