Leasain
| Leasain | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | erreka |
| Luzera | 2,45 km |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°05′04″N 2°12′39″W / 43.08456°N 2.21075°W |
| Kokapena | Euskal Herria |
| Hidrografia | |
| Arro hidrografikoa | Oria basin (en) |
| Iturburua | Beasain |
| Bokalea () | Arriarango urtegia |
Leasain Gipuzkoako hegoaldeko erreka bat da, Goierri eskualdekoa. Beasaingo Mallutz mendiaren ipar-mendebaldean dagoen Urtzale izeneko sakan arbolatsuan eratzen diren hezeguneetan sortzen da. Bere bokalea Arriarango urtegia da. Bere luzera 2450 metrokoa da.[1]
Errekak bere lehen ibilgunean Urtzabal izena du, Egileorko errekarekin bat egiten duen arte. Garin auzoko Etxeberrieta eta Erloeta baserrien azpialdean zehar doala, errepidearen azpitik pasatzean, Malotegi erreka deitzen zaio eta bere urak auzoaren iparraldera bideratu ondoren, Latsibar erreka deritzo.
Moteko punta mendiaren iparraldeko hegala, behealdean inguratu eta gaur egun aurri-hondakinak baino ez dituen Leasain baserrira iristean hartzen du Leasain izena.
Beheraxeago, eskuin aldetik, Goikoetxeazpiko errekaren urak jasotzen ditu eta jaisten jarraitzen du. Arriarango urtegian sartu aurretik, Astigarretako Bekoerrota errota zaharraren aurrien ondoan pasatzen da. Antzina errota hartako gurpilak urte askotan higiarazi zituen.
Urtegia egin aurretik Albitsuondoko erreka eta Kortaldeko erreka ziren bere ibaiadarrak, orain Arriarango urtegia da hauen bokale. [2]
Argoien errekarekin elkartzen zen Astigarretako Bekoetxe baserriaren azpialdean eta Leasain eta Argoienek , Bekoetxeko erreka eratzen zuten gutxi gora behera gaurko urtegiaren erdialdean. Arriaran auzora jaisten jarraitzen zuen bertan Arriaran ibaia izena hartzeko.
Ibaiadar nagusiak
- Goikoetxeazpiko erreka
Erreferentziak
- ↑ Zufiaurre, Jose. (1999). «Beasaingo mendiak eta errekak» Beasain esku eskuan (Beasain: Beasaingo udala) 1: 85. ISBN 8492154136..
- ↑ Joseba Alonso, Jose Zufiaurre. (2010). «Beasaingo mugak» Beasaingo paperak (Beasain: Besaingo udala) 18: 80..
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










