Legaireko basoa
| Legaireko basoa | |
|---|---|
| Mota | goi-lautada, larrea eta basoa |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 42°50′20″N 2°16′39″W / 42.8389°N 2.2776°W |
| Partzuergo | Entzia-Iturrietako Partzuergoa |
Legaireko basoa Araban, Entzia mendilerroan dago, Opakuako mendatetik gertu, ekialdera, altuera berean gutxi gorabehera. Pagoz osatuta dago, gehienbat, baina elorria eta gorostia ere badira.
Historia
Historiaurreko ehun bat megalito aurkitu dira Surbe (1137 m.), Atau (1183 m.) eta Mirutegi (1.167 m.) mendietako ekialdeko magalean dagoen Legaireko zelaian, Andoin eta Opakuaren parean, mendi-goian. Euskal Herriko megalito-kontzentrazio handienetako bat dago hor. Erdi Neolitotik aurrera eginak dira, duela 5.500 bat urte, nekazaritzan eta abeltzaintzan aritzen ziren gizarteek eraikiak.
Erdi Arotik hona Entziako Partzuergoak kudeatzen du basoa. Mendiko artzaintza eta baso-ustiaketa izan dira tradizioz jarduera ekonomiko nagusiak.
2018ko uztailaren 4an 180 kilometro orduko haize ufadak eragin zituen tornado batek 72 hektarea pagadi suntsitu zituen.[1][2][3]
2018ko azaroan hiru erakundek elkarlanean megalitoetako batzuk berriro zutundu eta kartelekin dokumentatu zituzten: Entzia eta Iturrietako Partzuergo Orokorra, Arabako Foru Aldundia eta Gondra Barandiaran Fundazioa.[4]
Erreferentziak
- ↑ Larretxea Agirre, Ainhoa. (2018ko uztailaren 6a). «Milaka pago bota ditu tornado batek Arabako Entzia mendilerroan» Berria (kontsulta data: 2018ko uztailaren 7a).
- ↑ Maruri Bilbao, Ibai. (2018ko uztailaren 7a). «Tornado batek pagadi bat txikitu du Araban» Berria (kontsulta data: 2018ko uztailaren 7a).
- ↑ «Tornado batek Legaireko basoa txikitu du» Alea 2018ko uztailaren 6a (kontsulta data: 2018ko uztailaren 7a).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fundación Gondra Barandiarán. Parque Megalítico de Legaire. (kontsulta data: 2019-12-30).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Argi(g)uneak basoan, tornadoaren ostean. Naiz 2021-02-26
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










