Legarreko leizea
| Legarreko leizea | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Donamaria |
| Koordenatuak | 43°6′57″N 1°38′20″W |
| Ezaugarriak | |
| Altuera | 45 m |
| Bisitagarria | ez |
| Aztarnak | Sagardia-Goñi familiaren gorpuzkiak, Iñaki Indart gaztearen gorpua |
Legarreko leizea kobazulo bat da, Malerrekako Donamaria herriko Gaztelu auzoan dagoena. Bertan Espainiako Gerra Zibilean zenbait gorpu bota zituztela eta, gerra krimen haiengatik aztertutako Nafarroako hobi komuntzat hartzen den puntuetako bat da leize hau.
Sagardia-Goñi familiaren hilketa
1936ko abuztuaren 30ean, Gazteluko Juana Josefa Goñi Sagardia, 38 urteko emakumea bere seme-alabekin batera desagertu zen. Hamabost egun lehenago etxetik eta herritik kanporatuak izan ziren lapurreta txikiak egitea egotzita. Tarteko egun horietan mendian bizi izan ziren adarrez egindako txabola batean, Pedro Sagardia aitaren zain. Aita eta seme nagusiena gerrako frontera derrigorrez bidalita zeuden eta ezin izan zuten lagundu. Gau horretan norbaitek txabola erre eta familia leizera bota zuen, ziurrenez aurrez erahilda.
Hainbat atxiloketa egin zituzten eta kasua zabalik egin zen 10 urtez, baina leizearen barrutik ikuskatu ondoren kasua itxi zuten. Eskualdean kasuari buruzko isiltasuna ezarri zen, gaia tabua bihurtu zen familia askotan eta historia hau legenda bihurtu zen[1].
2014an gerrako fusilatuen gorpuen bilako azterketa batean Legasako Iñaki Indart gaztearen gorpua agertu zen eta honek Sagardia-Goñi familiaren auzia berriz piztu zuen.
Aranzadi Zientzia Elkartearen indusketa lanei esker, 2016ko irailean Juana Josefa eta bere sei seme-alaben gorpuzkiak berreskuratu ziren: Joaquin (16), Antonio (12), Pedro Juan (9), Martina (6), Jose (3) eta Asunción (urte eta erdikoa). Juana Josefa haurdun zegoela aipatu izan den arren, Aranzadiko teknikariek gorpuzkien azterketaren ondoren ezin izan zuten konfirmatu hipotesi hau[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










