Share to:

Leitha

Leitha
Datu orokorrak
Motaibaia
Luzera180 km
Geografia
Mapa
Koordenatuak47°44′11″N 16°13′49″E / 47.73628°N 16.23014°E / 47.73628; 16.23014
Estatu burujabe Austria
Austriaren banaketa administratiboa Austria Beherea
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera2.138,1 km²
Arro hidrografikoaDanube basin (en) Itzuli
Ur-emaria10 m³/s
Bokalea
()
Moson-Danube (en) Itzuli

Leitha (alemanez ˈlaɪtaː ahoskatua; hungarieraz: Lajta, lehen Sár(-víz); eslovenieraz: Litva; txekieraz eta eslovakieraz: Litava) erdialdeko Europako ibaia da, Austriatik eta Hungariatik igarotzen den Danubioren 180 km inguruko ibaiadarra dena.[1] Austria eta Hungariaren arteko muga osatu zuen 1921era arte

Geografia

Leitha Austriako ekialdean jaiotzen da, bi ibairen elkargunean: Schwarza eta Pitten. Katzelsdorf eta Leithaprodersdorf artean, Austria Beherea eta Burgenland estatuen arteko muga osatzen du, 1921 arteko Austria eta Hungaria arteko muga zaharra hain zuzen ere.

Nickelsdorfetik hurbil, ibaia gaur egungo Hungarian sartzen da, non Moson ibaiadarrarekin bat egiten duen, Mosonmagyaróvár ondoko Danubioren beso batekin. Bere ibilbideko beste hiri batzuk Wiener Neustadt eta Bruck an der Leitha dira.

Leita eta bere ibaiadarretatik garai batean ehungintzako enpresei energia emateko eta gaur egun estazio hidroelektrikoak elikatzeko erabiltzen ziren hainbat kanal abiatzen dira. Seibersdorf eta Hof am Leithaberge artean, Leitharen ur asko desbideratzen dira horretarako. Ondorioz, ibaia bere ur-maila altuenean bakarrik ibiltzen da. Ibaiaren ibilgua ia beti lehor egoten da Katzelsdorfetik behera.

Garrantzi historikoa

Austria-Hungaria 1867an sortu zen, Ausgleicheko itunaren ondoren, eta Leitha ibaiaren ibilguak Austria eta Hungariako Erresuma mugatzeko balio izan zuen. Vienarrek Transleithania (alemanez: Transleithanien) deitu zioten Hungariari, eta Zisleithania (alemanez: Cisleithanien, euskaraz: «Leitharen alde honetan») Austriarentzat. Izen horiek Inperioaren ikuspegi austriar eta vienarrak islatzen zituzten, Viena alde honetan zegoelarik, Hungaria alde hartan zegoen bitartean.

Hala, Galitzia eta Bukovina Zisleithaniaren zati ziren, nahiz eta Hungariatik ekialdera egon. Leithako iparraldean, Morava ibaiak mugaren jarraipena osatu zuen, orduko Moravia austriarra Hungariatik (egungo Eslovakiatik) banandu zuenean.

Lajtabánság toponimoa, 1921eko urriaren 4tik azaroaren 5era bitarteko Hungariako Burgenland estatu ohia, ibai honen izenetik dator.

Erreferentziak

  1. (Alemanez) Flächenverzeichnis der Flussgebiete: Leitha-, Rabnitz- und Raabgebiet. in: Beiträge zur Hydrografie Österreichs Heft 63. 2014ko abendua, 39 or..

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya