Share to:

Lepitzuli

Lepitzuli
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaPiciformes
FamiliaPicidae
GeneroaJynx
Espeziea Jynx torquilla
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa2,7 g
37 g
Zabalera26 cm
Kumaldiaren tamaina9,2
Eguneko zikloaeguneko
Errute denbora13 egun
Jynx torquilla

Lepitzulia[1] (Jynx torquilla) okilen familiako hegaztia da, Eurasiako basoetan bizi dena, baita Euskal Herrian ere[2]. Okilen taldekoa izan arren, itxura eta portaeraz desberdina da: ez du enborrak mokoarekin zulatzeko okilen ohitura arrunta, eta lurrean ere gehiago ibiltzen da zuhaitzetan baino.

Ezaugarriak

Tamaina ertaina du, 15-17 cm-ko gorputz luzera eta 25-27 cm-ko hego-zabalera[3]. Pisua, aldiz, 30 eta 45 g bitartekoa izan ohi da. Kolorazio oso kriptikoa du, tonu arre, marroi eta grisduna. Kolorazio horrek enborretan eta orbel artean kamuflaje ezinhobea eskaintzen dio. Bizkarraldean tonu grisak dira nagusi, eta sabelaldean kolore arrea. Hegoak, berriz, marroixkagoak izaten dira. Mokoa grisa da, txikia eta puntazorrotza. Burua grisaxka da, eta begietatik atzera marra ilunago bat hedatzen da. Ez dago bi sexuen arteko ezberdintasun morfologikorik.

Larre, fruta arbolen edota ibai ertzetako basoen presentzia behar du, bertan, zuhaitzetako zuloetan edota beste okilek eginiko habietan eraikitzen du berea, zuhaitz helduetan eta lurretik altuera gutxira. Intsektuak jaten ditu, eta hauen artean inurriak ditu gogokoen, baita harrak ere[4].

Euskal Herrian

Euskal Herrian eremu guztietan aurki daiteke, baina udan, espezie migratzailea baita. Izena lepoa guztiz itzultzeko daukan gaitasunetik datorkio[3]. Inguruko erdaretan ere ezaugarri horrek ematen dio izena: torcecuellos gaztelaniaz, torcol frantsesez. Arriskua nabaritzen duenean bihurritzen du gehien lepoa, eta une horietan, burua altxatua daukan sugearen itxura hartzen du, eboluzioak eman dion defentsa mekanismo bitxia[5].

Taxonomia

Lepitxuliak sei azpiespezie ditu:

  • Jynx torquilla chinensis Hesse, 1911
  • Jynx torquilla himalayana Vaurie, 1959
  • Jynx torquilla mauretanica Rothschild, 1909
  • Jynx torquilla sarudnyi Loudon, 1912
  • Jynx torquilla torquilla Linnaeus, 1758
  • Jynx torquilla tschusii O. Kleinschmidt,1907

Erreferentziak

  1. Euskal Batzorde Ornitologikoa. (2025). «Lepitzuli» Munduko hegaztien izen arruntak euskaraz (Txoriak.eus).
  2. Hans-Günther Bauer, P. Berthold: Die Brutvögel Mitteleuropas. Bestand und Gefährdung. Aula, Wiesbaden 1997, S. 283f. ISBN 3-89104-613-8
  3. a b Alberdi, Antton. «Lepitzulia (Jynx torquilla)» www.euskalnatura.net (kontsulta data: 2018-05-14).
  4. «[KOMUNITATEA Lepitzulia eta Antzandonbi arrunta»] https://aiaraldea.eus (kontsulta data: 2018-05-14).
  5. Chris Sharpe. (2014-07-29). Wryneck - imiiating a snake. (kontsulta data: 2018-06-19).

Kanpo estekak


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya