Share to:

Les Binks

Les Binks

Bizitza
JaiotzaPortadown1951ko abuztuaren 8a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres2025eko martxoaren 15a (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta bateria-jotzailea
Genero artistikoaheavy metala
Musika instrumentuabateria
DiskoetxeaColumbia Records

IMDB: nm5751353 Facebook: ThePriesthood2018 Musicbrainz: 1bd61509-828b-4dff-9193-46bd20bf65ed Discogs: 480798 Allmusic: mn0000249573 Edit the value on Wikidata

James Leslie Binks (Portadown, Ipar Irlanda, 1948ko apirilaren 5aLondres, 2025eko martxoaren 15a), 1977-1979 bitartean, Judas Priest heavy metal bandako bateria izan zen musikari ipar irlandarra izan zen. Banda hori utzi eta gero, Axis Point, Lionheart eta Tytan bandetan ere aritu da lanean, gaur egun, folk musika egiten duen Faintin'Goats banda irlandarrarekin kolaboratzen duelarik noizbehinka.[1]

Lana

1974an hasi zen Deep Purple bandaren baxu zen Roger Gloverrekin lanean, The Butterfly Ball and the Grasshopper's Feast albumean sesio-musikaria izan zelarik. Urte berean sartu zen Ingalaterrako Fancy bandan eta Wild Thing eta Something to Remember diskoetan parte hartu zuen[2].

Gloverri esker -Sin After Sin ekoiztu zuenetako bat izan zen hau-, 1977ko martxoan, Judas Priest bandan sartzeko aukera izan zuen eta, 1978an, Stained Class eta Killing Machine albumak grabatu zituzten. 1979an, berriz, Unleashed in the East zuzenekoa etorri zen, baina, urte bereko uztailean, Killing Machine Tour sustapen bira egiten ari zirenean, banda utzi egin zuen, Dave Hollandek bere ordea hartu zuelarik. Haiekin egon zen bitartean, Beyond the Realms of Death abestiaren riff nagusia idatzi zuen, bandarekin egin zuen konposizio-lan bakarra, alegia.

Ondoren, Charlie Whitney gitarrak Axis Point bandan sartzeko aukera eman zion eta haien ekoizpenetan parte hartu zuen.

1981ean, Lionheart bandan sartu zen, Dennis Stratton (Iron Maiden bandako kide ohia) eta Jess Cox (Tygers of Pan Tang bandako kide ohia), beste batzuen artean, lagun izan zituelarik. Hala ere, urtebete besterik ez zuen honetan ere iraun, eta 1983ra arte, Tytan bandan aritu zen.

Urte asko eman zituen musikatik kanpo eta The Shackers bandarekin izan ziren bere agerpen publiko bakarrak. Egun, Faintin' Goats folk bandarekin elkarlanean aritu ohi da noizean behin.

Diskografia

Roger Glover

  • 1974: The Butterfly Ball and the Grasshopper's Feast

Fancy

  • 1974: Wild Thing
  • 1975: Something to Remember

Judas Priest

Axis Point

  • 1979: Axis Point
  • 1980: Boast of the Town

Tytan

  • 1982: Blind Men and Fools (single)

Kanpo estekak

Erreferentziak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya