Share to:

Leshango Buda Handia

Leshango Buda Handia
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Mount Emei Scenic Area, including Leshan Giant Buddha Scenic Area
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaSichuan
Prefektura mailako hiriLeshan
BarrutiShizhong barrutia
Ur-masaMin ibaia (Sichuan) eta Dadu River (en) Itzuli
Koordenatuak29°32′49″N 103°46′09″E / 29.54694°N 103.76925°E / 29.54694; 103.76925
Mapa
Historia eta erabilera
Eraikuntza713 - 803
Arkitektura
Dimentsioak71 (altuera) m
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia779-002
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
2-0013-4-003
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Leshango Buda Handia munduko harriz zizelkatutako Budaren estatua handiena da. Tang dinastiaren garaian eraiki zen, VIII. mendean. Min Jiang, Dadu eta Qingyi ibaien elkargunean dagoen labar batean zizelkatuta dago, Txinako Sichuan probintziako hegoaldean, Leshan hiritik gertu. 1996an, Unescok Leshango Buda Handia, Emeishan mendiaren paisaia panoramikoarekin batera, Gizateriaren Ondare izendatutako lekuen zerrendan sartu zuen.[1][2]

71 metroko altuera duen eskulturak eskuak belaunen gainean jarrita dituen Buda Maitreia irudikatzen du. Sorbaldek 28 metroko zabalera dute, eta oineko hatzik txikiena pertsona bat bertan esertzeko bezain zabala da. Bertako esaera batek dio: "Mendia Buda da eta Buda da mendia". Esaldi horren jatorria da Buda Handia dagoen mendiak (ibaitik ikusita) Buda etzan bat gogorarazten duen silueta duela.

Historia

Eraikuntza 713. urtean hasi zen eta Haitong izeneko monje batek zuzendu zuen. Fraide honek espero zuen Budak baretuko zituela ibaian zehar zihoazen itsasontziak txikitzen zituzten ur nahasiak. Estatua bere ikasleek osatu zuten 90 urte geroago. Dirudienez, eraikuntzatik ateratako harkaitz-hondarrak ibaian metatuz joan ziren, eta horrek korrontea aldatu zuen, nabigaziorako seguruagoa bihurtuz.[3]

Inguruko lekuak

Ekialdeko Budaren parkea

Buda Handitik 500 metrora dago, eta 1994ko maiatzean ireki zen jendearentzat. Mendiaren gorputzari jarraituz, artistek munduko 3.000 estatua budista baino gehiago imitatu zituzten, harria, brontzea, jade eta beste material batzuekin. Horiek budismo-galeria bat osatzen dute, Txinako eta Asiako hego-ekialdeko budismoaren estilo artistikoa erakutsiz. Budismoko maisulanak erakusteko areto bat dago, 800 metro koadro baino gehiagoko azalera duena.

Lingyungo tenplua

Lau norabidetako eraikinak dituen patio tradizionala da, Zeruko Erregeen Aretoaz, Daxiang Aretoaz eta Obra budisten Aretoaz osatua, zeinak kanpotik barrurantz kokatzen baitira, hurrenez hurren. Horma gorriak eta teila berdeak ditu, eta barruan dauden zuhaitzek soto iluna osatzen du.

Bederatzi Kurbako Oholen Bidea

Aldi berean, Budaren estatua induskatu zuten, eskuinaldean bederatzi kurbako ohol bide hau eraiki zuten. Zatirik zabalenak 1.45 metro ditu, eta estuenak, 0.6 metro, bide horretatik irits daiteke estatuaren oinera.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Nola bisitatu Leshan Buda Handia, Chengduko (Txina) harrizko estatua handia. 2021-03-10 (kontsulta data: 2026-07-23).
  2. (Gaztelaniaz) Centre, UNESCO World Heritage. «Centro del Patrimonio Mundial -» UNESCO World Heritage Centre (kontsulta data: 2026-07-23).
  3. (Gaztelaniaz) «El Buda gigante que amansó las aguas» La Vanguardia 2023-09-02 (kontsulta data: 2026-07-23).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya