Lewis Capaldi
| Lewis Capaldi | |
|---|---|
(2019) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Glasgow, 1996ko urriaren 7a (29 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Whitburn Eskozia Glasgow Edinburgo |
| Familia | |
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | St Kentigern's Academy (en) New College Lanarkshire (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | egile abeslaria, abeslaria eta konpositorea |
| Jasotako sariak | |
| Genero artistikoa | blue-eyed soul (en) pop musika pop rock rock alternatiboa soft rock |
| Musika instrumentua | ahotsa gitarra pianoa |
| Diskoetxea | Capitol Records Virgin Vertigo |
| lewiscapaldi.com | |
Lewis Capaldi (Glasgow, 1996ko urriaren 7a) eskoziar abeslari eta musikari bat da. 2018. urtean ezagun bihurtu zen "Someone You Loved" abestiarengatik[1] eta 2019an atera zuen Divinely Uninspired to a Hellish Extent diskoak Irlandako eta Erresuma Batuko errekor guztiak hautsi zituen.
Biografia
Txikitatik izan zuen musikarekiko zaletasuna eta 2 urte baino ez zituela gitarra eta pianoa jotzeko gaitasuna zuela ikusi zen. 9 urterekin publikoaren aurrean abesten hasi zen eta SoundCloud plataformara musika igotzen hasi zen[2].
17 urte zituena Ryan Walter managerrak aurkitu zuen eta Virgin EMI Recordsekin kontratua sinatu zuen[3]. Aurreneko singlea "Bruises" izan zen eta Erresuma Batuko zerrendetan 17. postua eskuratu bazuen ere platinozko abestia izan zen 600.000 kopia saldu baitzituen. Baina "Someone You Loved" izan zen arrakasta lortu zuen siglea, Irlandako eta Erresuma Batuko zerrendetan zazpi astetan zehar lehenengo postuan izan baitzen. Kanadan eta Estatu Batuetan ere lehen postura iritsi zen.
2019an bere aurreneko diskoa atera zuen, Divinely Uninspired to a Hellish Extent. Atera eta astebetera urrezko diskoa izan zen eta hilabete batean platinozkoa izatea lortu zuen[4]. 2019ko abuztuan Ed Sheeran musikariaren kontzertu biran telonero aritu zen eta harekin batera kantatu ere egin zuen bi kontzertutan[5]. 2020ko Grammy Sarietan "Someone You Loved" abestiarengatik izendapena jaso zuen.
Diskografia
- Divinely Uninspired to a Hellish Extent (2019)
- Broken by Desire to Be Heavenly Sent (2023)
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Scotland's Lewis Capaldi Lands First U.K. No. 1 Single» Billboard (kontsulta data: 2020-11-16).
- ↑ (Ingelesez) Bruner, Raisa. «5 Songs You Need to Listen to This Week» Time (kontsulta data: 2020-11-16).
- ↑ «https://twitter.com/capitolrecords/status/883113723312750592/» Twitter (kontsulta data: 2020-11-16).
- ↑ «Charts analysis: Lewis Capaldi scores gold album in second week at summit | Analysis | Music Week» www.musicweek.com (kontsulta data: 2020-11-16).
- ↑ (Ingelesez) «Lewis Capaldi convinced his success 'can't last'» BBC News 2019-09-05 (kontsulta data: 2020-11-16).
Kanpo estekak
- Lewis Capaldiren webgune ofiziala (Ingelesez)
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









