Libertate Nafarra
Libertate Nafarra 2014an Nafarroan sortutako alderdi politikoa da. PentsamoldeaNafarroa "bere askatasuna, eskubideak eta herritarren politika aktiboa berreskuratu nahi duen estatu" gisa ulertzen du alderdiak. Nafarroa ez da "soilik Euskal Herri barneko probintzia bat", ezta "zazpi herrialdeetako bat" ere, baizik eta "estatu gisa" ulertzen dute lurraldea. Foru erkidegoa "belauniko" dagoela uste dute, eta herritarrek "euren eskubideen eta askatasunaren defentsan bat egitea" da euren asmoa[1]. Hauteskunde emaitzakLehen aldiz 2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan aurkeztu ziren eta 955 boto eskuratu zituzten, %0,28a.[2] KideakMikel Iriarte alderdiko lehen presidentea izan zen, Mikel Los Arcos diruzaina eta Gaizka Basaldua alderdiko idazkaria. Gaur egun hiruretako inor ez da Ln-ren kide. Erreferentziak
Kanpo estekak |