Share to:

Limoi

Limoiak.

Limoia limoiondoaren fruitua da. Zapore azidoa duenez garrazkien taldekoa da. Limoia jangarria da eta gastronomian asko erabiltzen da.

Etimologia

Persiarrek līmūn izena eman zioten eta arabiarrek ليمون (laymūn)[1]. Italieraz limone eta gazteleraz limón izanik euskaraz limoi izena hartu zen Hegoaldean. Hizkuntza gehienetan hitz honen aldaerak aurkitzen dira. Frantsesez citron esaten zaio eta hortik jaso da zitroin hitza Ipar Euskal Herrian. Gainera, urre-madari esan dakioke.[2]

Historia

Limoiondoa

Limoiondoa Asiakoa da jatorriz, eta seguru asko Txinan eta Indian aspalditik hazten da. Ondoren, Ekialde Hurbilera iritsi zen K.a. 700. urte inguruan, eta musulmanek sakratutzat hartu zuten. Arabiarrak izan ziren, hain zuzen, limoia Europara eraman zutenak.

Limoien landaketa XIII. mendetik aurrera orokortu zen Espainian eta Sizilian. Europako gainerako tokietan ordea berritasun gisa hartzen zen Pizkunde garaian oraindik. XVIII. mendean eskorbutoari aurre egiteko limoiak erabiltzen hasi ziren mariñelak eta horrek limoien kontsumoa orokortu zuen. Sizilia bihurtu zen limoi ekoizle nagusia. Palermo hiriaren inguruan ekoizten zen Conca d'Oro deitzen zioten eskualdean.

Erabilera

Sakontzeko, irakurri: «Limoiondo»

C bitamina eta azido zitrikoa ugari dituenez hainbat erabilera ditu limoiak:

Gastronomia

Usai eta zapore freskoak emateko erabiltzen da. Freskagarriak eta izozkiak egiten dira eta saltsa ugariren osagaia ere bada. Limoiaren zukua hainbat haragi eta arraini gehitu dakioke zaporea indartzeko. Limoiaren azala ere erabiltzen da elikagaien gelifikatzaile eta egonkortzaile gisa, pektina ugari baitu. Azkenik postre ugari ere egiten dira limoiarekin.

Higienea eta estetika

Lurringintza industrian erabiltzen da, bai eta higiene produktuetan ere, usainkentzaileak esate baterako.

Ekoizpena

Limoiondoa munduan gehien ekoizten diren zitrikoen artean hirugarrena da, laranjondoaren eta mandarinondoaren ondoren[3].

2018. urteko datuen arabera munduan 19,4 milioi tona lima eta limoi ekoiztu ziren. %65a sei herrialde hauek osatu zuten:

Limoi (eta lima) ekoizpena, 2018
Herrialdea Kopurua
(milioi tona)
 India 3,1
 Mexiko 2,5
 Txina 2,5
 Argentina 2,0
 Brasil 1,5
 Turkia 1,1

Erreferentziak

  1. Eguilaz y Yanguas, L. de. (1886). Glosario etimológico de las palabras españolas (castellanas, catalanas, gallegas, mallorquinas, portuguesas, valencianas y bascongadas) de origen oriental (árabe, hebreo, malayo, persa y turco). Impr. La Lealtad, Granada, 1886; facsímil Ediciones Atlas, Madrid, 1974., 439 or..
  2. «urre - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-02-22).
  3. (Ingelesez) Simeone, Giuseppe Di Rauso; Matteo, Antonio Di; Rao, Maria Antonietta; Vaio, Claudio Di. (2020). «Variations of peel essential oils during fruit ripening in four lemon (Citrus limon (L.) Burm. F.) cultivars» Journal of the Science of Food and Agriculture 100 (1): 193–200.  doi:10.1002/jsfa.10016. ISSN 1097-0010. (kontsulta data: 2020-05-12).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya