Limones de oro
| Limones de oro | |
|---|---|
| Izaro taldearen estudioko albuma | |
| Argitaratze data | 2022ko apirilaren 29 |
| Grabazioa | Gaztain Estudioak (Zestoa, Gipuzkoa) |
| Iraupena | 62:45 |
Limones de oro Izaro Andres kantariaren laugarren diska luzea da[1]. Izenak iradokitzen duen bezala Limones en invierno diskoaren jarraipen gisa har daiteke, izan ere aurrez argitaraturiko kantuekin egindako kolaborazioekin osatu den diskoa baita.
Musikariak
Izaroren taldea honako musikari hauek osatzen dute:
- Izaro Andres
- Iker Lauroba
- Julen Barandiaran
- Garazi Esnaola
Grabaketa
Gaztain Estudioetan grabatu ziren kantak eta egin ziren nahasketak, Zestoan. Lehenengo aldiz ez zuen ingelesezko abestirik sartu diskoan. Hamar abesti gazteleraz kantaturik daude eta sei euskaraz. Bi abesti dira berriak, gainerakoak aurreko diskoetan argitarautikoak dira. "Oso blanco (plata)" abestia izan ezik, beste guztietan Euskal Herriko, estatuko edo nazioarteko kolaborazioa izan zuen.
Kolaborazio batzuekin bideoklipa osatu zuen eta diskoa argitaratu aurretik single gisa kaleratu zituen. Honako hauek izan ziren:
Azala
Petalo hori handiak dituen lore bat agertzen da erdian eta haren atzean limoiondoak limoiez beteta. Argazkiak ispiluarena egiten du ardatz horizontalean[7].
Abestiak eta kolaborazioak
Honako hau da abestien eta kolaborazioen zerrenda:[8]
- Ventanas cerradas (berria) - Pedro Pastor
- Delirios - Zahara
- Grace de Bess Atwell (berria) - Gartxot
- Argia - Amaral
- La felicidad - Daymé Arocena
- Errefuxiatuena - Mikel Urdangarin
- Paris - Eñaut Elorrieta
- Eider - Silver Rose
- Invierno a la vista - Xoel López
- Aquí - Duda in the sky
- Un poquito más - Alex Ferreira
- Mi canción para Elisa - Rozalén
- Libre - Cris Lizarraga (Belako)
- Astelehenak - Eñaut Gaztañaga
- Oso blanco (plata)
- Patinar sobre hielo - Bratty
Kontzertuak
Diskoa atera aurretik martxoaren 5ean Parisen eman zuen kontzertua, Bataclan areto ezagunean[9]. Diskoaren aurkezpena maiatzaren 7an egin zuen Anoeta belodromoan 6.000 ikusleren aurrean. Emakumezko bakarlari euskaldun batek inoiz eman duen kontzerturik jendetsuena izan zen. Kontzertu hartan abestietako kolaboratzaileak izan zituen alboan[10].
Erreferentziak
- ↑ «Limones de oro» www.badok.eus (kontsulta data: 2022-05-08).
- ↑ IZARO & Pedro Pastor - Ventanas Cerradas. (kontsulta data: 2022-05-28).
- ↑ IZARO & Zahara - Delirios. (kontsulta data: 2022-05-28).
- ↑ IZARO & Amaral - Argia. (kontsulta data: 2022-05-28).
- ↑ IZARO - La Felicidad ft. Daymé Arocena. (kontsulta data: 2022-05-28).
- ↑ IZARO - Libre ft. Cris (Belako). (kontsulta data: 2022-05-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Limones de Oro | CD» IZARO (kontsulta data: 2022-05-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Izaro anuncia “Limones de Oro”, doble disco con invitados de lujo» MondoSonoro 2022-02-25 (kontsulta data: 2022-05-08).
- ↑ ««A ze gaua, mon Dieu»: la noche que el Bataclan de París aplaudió a Izaro» «A ze gaua, mon Dieu»: la noche que el Bataclan de París aplaudió a Izaro (kontsulta data: 2022-05-08).
- ↑ «Izaroren belodromoko kontzertuak emandako indarra barneratzeko denbora behar dute musikariek eurek ere» EITB 2022-05-08 (kontsulta data: 2022-05-08).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









