Linea kode
Telekomunikazioetan, linea kodea datu digitalak transmititzeko edo biltegiratzeko kode mota da, batez ere voltaje, korronte edo fotoizko patroiak erabiltzen dituena. Garraiatutako seinale digitala denborarekiko duen hedadurarekiko erlazioan datza.
Kodeketa teknikak konputagailu-sare arloan transmisioaren ezaugarriak hobetzeko igorlean eta hargailuan seinale digitalari arauak ezartzeari deritzo.
Sarrera
Seinale eta datu digitalak oinarri bandan gordinik igorri beharrean, seinaleari abantailaren bat eransten dion kodetze teknika bat erabiltzea komeni da. Esate baterako Manchester diferentzialak, seinaleari sinkronismoa eransten dio.
Zertarako arauak jarri seinaleari? Bada, hauek lortzeko:
- Sinkronismoa ezartzeko: Bit bat beste bit-etik bereizteko. Erloju seinale aparte bat jar daiteke baina kostua handitzen eta abiadura moteltzen da. Beste aukera sinkronismoa seinale berean kode baten bitartez eranstea da.
- Erroreak atzemateko
- Zaratatik eta interferentzietatik babesteko
Kodetze teknika motak
Zerora itzuli gabe (NRZ: NOT RETURN TO ZERO)
Kodetzerik errazena da. “1” adierazteko seinalearen balio positibo bat (+5v) erabiltzen du, aldiz, “0” adierazteko balio negatibo bat (-5v).
Manchester
Seinalearen erdian trantsizioa dago. Honela, goitik beherako trantsizioak “1”-a jakinarazten du eta behetik gorako trantsizioak “0”-a. Trantsizioaren agerpen honek sinkronismorako laguntzen du. Zoritxarrez, Manchester kodetze teknikak desabantaila bat ere badu; kodetze bitar zuzenak behar duen baino bi aldiz banda-zabalera handiagoa behar izatea, pultsuek banda-zabaleraren erdia hartzen dute-eta. Ikusi bestela kodetze tekniken adibidea.

Manchester diferentziala
Aurrekoaren antzera seinalearen erdian trantsizioak agertzen dira, baina aldaera honetan hasieran ere ager daitezke, “0”-ren kasuan hain zuzen. laburbilduta, “0”-ak bi trantsizio ditu, bat hasieran eta bestea erdian, aldiz, “1”-ak trantsizioa bakarra, erdian hain zuzen. Manchester diferentzialak zarataren kontrako babes hobea eskaintzen du, kontra, makina konplexuagoa izatea behartzen du.

Linea kodeketa erabilienak
- AMI
- Eraldatutako AMI kodeak: B8ZS, B6ZS, B3ZS, HDB3
- 2B1Q
- 4B5B
- 4B3T
- 6b/8b kodeketa
- Hamming kodea
- 8b/10b kodeketa
- 64b/66b kodeketa
- 128b/130b kodeketa
- CMI
- Desfase baldintzatua
- EFM Compact Disc-ean erabilia
- EFMPlus DVD-an erabilia
- RZ
- NRZ
- NRZI
- Manchester kodea (bere aldaerak ere Manchester diferentziala eta Biphase mark kodea)
- Miller kodeketa (Delay kodeketa bezala ere ezagutua edo Aldatutako Frekuentzia Modulazioa, eta aldaera bat dauka Miller kodeketa aldatua deiturikoa)
- MLT-3 kodeketa
- SBC
- TC-PAM
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









