Lingua ignota

Lingua ignota (euskaraz: «hizkuntza ezezaguna») XII. mendean Rupertsbergeko abadesa zen Hildegarda Bingengoak deskribatutako hizkuntza misteriotsua da. Dirudienez, Hildegarda Bingengoak helburu mistikoekin erabili zuen baina hori ere ez dago oso garbi. Idazteko, 23 letra erabili zituen, litterae ignotae bezala ezagutzen direnak.[1] Dirudienez, ezagutzen den lehen hizkuntza eraikia izan zen.
Liburua
Abadesak hizkuntza partzialki lan batean deskribatu zuen: Lingua Ignota per simplicem hominem Hildegardem prolata. Liburu honen bi eskuizkribu gorde egin dira. Lan honetan 1.011 hitz bildu zituen. Berez, hizkuntza horren hitzak eta grafiak asmatu zituen zeren eta gramatika latinarena baitzen.[2]
Hizkuntzaren iturriak
Ikerlariek Hildegarda Bingengoak sortutako hizkuntza Mosela haraneko erromantzeari lotuta egon daitekeela uste dute. Hori da, adibidez, D'Ambrosio iritzia.[3] Asmatutako hizkuntzak, bestetik, Erdi Aroko latinaren kutsua erakusten du. Adibide bezala "loifolum" hitza aipatu izan da: hitz honek italieraren "la folla"rekin antzekotasun handia du.
Hildegardak predikatzeko egin zituen bidaietan Mosela ibaian ibili zen, gaur egungo Alemaniako Renania-Palatinatuan. Santua han ibili zen urteetan oraindik erromantze hori erabiltzen zen. Hildegardaren bizi urteetan Treveris inguruan desagertu zen eta, agian ere bai, Estrasburgon. Beraz, santuak hizkuntza hori ezagutu zuen.[4]
Adibideko testua

Testu hau latinez idatzita dago baina tartean Lingua Ignotaren elementuak agertzen dira:
"O orzchis Ecclesia, armis divinis praecincta, et hyacinto ornata, tu es caldemia stigmatum loifolum et urbs scienciarum. O, o tu es etiam crizanta in alto sono, et es chorzta gemma".
"Oi, munduko eliza, jainkoaren eskuz armatua, eta hiazintoez edertuta, zu zara jendearen eta zientzien hiriaren baltsamoa. Oi, zu ere musika goitarrez apainduta zara eta harribitxi distiratsuena zara".
Glosarioa
Glosarioa ordena hierarkikoan antolatu zuen, lehenik Jainkoaren eta aingeruentzako terminoak emanez, gizakientzako terminoak eta familia harremanetarako terminoak jarraituz, gorputz-atalak, gaixotasunak...
Hona hemen lehendabiziko sarrerak:
- Aigonz: jainkoa
- Aieganz: aingeru
- Zuuenz: santu
- Liuionz: salbatzaile
- Diueliz: deabru
- Ispariz: espiritu
- Inimois: gizaki
- Jur: gizona
- Vanix: emakume
- Peuearrez: patriarka
- Korzinthio: profeta
- Falschin: vates
- Sonziz: apostolu
- Linschiol: martiri
- Zanziuer: aitortzaile
- Vrizoil: birjin
- Jugiza: alargun
- Pangizo: penitente
- Kulzphazur: birraitona
- Phazur: aitona
- Peueriz: aita
- Maiz: ama
- Hilzpeueriz: aitaordea
- Hilzmaiz: amaordea
- Limzkil: haur
- Zains: ume
- Zunzial: gazte
- Bischiniz: nerabe
Erreferentziak
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, baita ere
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









