Longos
| Longos | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Lesbos, II. mendea |
| Heriotza | II. mendea ( urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | antzinako greziera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
| Genero artistikoa | Ancient Greek novel (en) |

Longos edo Longus (grezieraz: Λόγγος; K.a. III. edo K.a. II. mendea), Sofista deitua, greziar idazlea izan zen. Dafne eta Kloe eleberri ospetsuaren egilea izan zen. Lesbos uhartean bizitu bide zen, obra honetan guztiz zehatz deskribatzen baitu Mitilene hiria.
Daphne eta Kloe
Artzain giroko eleberria da, Teokrito eta Virgilioren ereduen arabera. Bi gazte horien bizitza gozoa itsaslapur batzuek, eta gerra labur batek, eteten dute. Gainerakoan, bizimodu lasaia ageri da, urtaroen aldaketen erritmoan. Dafne eta Kloe artzain gaztetxoak dira, ia umeak, eta bien arteko maitasunaren atsegin eta ardurak kontatzen zaizkigu. Samurtasuna, ia gehiegikeriaraino, eta bi gaztetxoen inozotasuna dira nagusi. Horren aurrean, auzoko emakume baten lizunkeria indarturik agertzen da, amodio gordinaren lehen pausoak erakusten baitizkio Dafnis gazteari.
XVI. mendetik aurrera oso liburu ospetsu bilakatu zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/07/16 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









