Lonja

Lonja (baita loia euskaraz) deritzona merkatarien biltokia da, Iberiar penintsulako tradizio batzuetan balore-burtsen eran funtzionatu dutenak. Handizkako merkataritzarako erabili ohi ziren eraikinak ziren, non eta merkatua txikizkako salmentari lotu ohi zaion, nahiz eta hiri oso baten elikagaien banaketa burutu ohi den merkatu zentralak ere badauden, lonjen parekideak izanik.
20. mendean zehar, arrain-lonja zentzuan zabaldu zen Euskal Herrian lonja kontzeptua.
Lonja tradizionalak
Lonja tradizionalen artean, Aragoiko Erresuma zeneko herrialdeetan eraikin bikainak egin ziren, hala nola Zetaren Lonja Valentzian, edo Alcañizkoa eta Zaragozakoa Aragoin.[1] [2] Erresumaren indar komertzialaren lekuko izan ziren lonja horiek. Burtsa gisa funtzionatzen zuten, ardoa, olioa eta garia bezalako produktuen salerosketa erraztuz. Denborarekin, lonjak merkatarien behar aldakorretara egokitu ziren, eta finantza zerbitzuak eskaini zituzten, hala nola kreditu komertzialak eta aseguruen kontratazioa.
Mendeak dituzten lonjarik ere bada Euskal Herrian, Mutrikuko Loja Zaharra kasu.[3] Euskal Herrian lonja-etxe edo errenteria deitutakoak aipagarriak dira, burdinaren merkataritzari emandako instituzio eta eraikinak izan dira. Beduako Lonja-Etxea, Altzolakoa, Montoiakoa Beran,[4] Bilboko Errenteria eta beste batzuk inportanteak izan ziren.[5]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Viñau, Nacho. (2023-02-26). «La Lonja, el palacio renacentista de Zaragoza construido para alojar las transacciones comerciales / HOY ARAGÓN» HOY ARAGÓN (kontsulta data: 2024-06-03).
- ↑ «The Commercial Influence of the Crown of Aragon in the Eastern Mediterranean (Thirteenth–Fifteenth Centuries)» The Crown of Aragon: 279. 2017.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lonja de Mutriku - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2024-06-03).
- ↑ Gran Enciclopedia de Navarra | MONTOYA. (kontsulta data: 2024-06-03).
- ↑ «Bertan 16 - La Industria del Hierro. Capítulo 4: Las renterías de hierro» bertan.gipuzkoakultura.net (kontsulta data: 2024-06-03).
Ikus, gainera
- Arrain-lonja
- Errenteria (merkataritza)
- Gazte-lokalak (txoko hauei ere esaten zaie lonja).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









