Louis Valtat
| Louis Valtat | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Dieppe, 1869ko abuztuaren 8a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Versailles |
| Heriotza | Paris, 1952ko urtarrilaren 2a (82 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Suzanne Valtat (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala Académie Julian (en) Lycée Hoche (en) |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Irakaslea(k) | Jules Joseph Lefebvre |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria, grabatzailea eta marrazkilaria |
| Lantokia(k) | Amsterdam |
| Lan nabarmenak | |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Mugimendua | fauvismoa postinpresionismoa |
| Genero artistikoa | erretratua paisaia margolaritza |
| valtat.com | |
Louis Valtat (Dieppe, 1869ko abuztuaren 8a – Paris, 1952ko urtarrilaren 2a) frantziar margolari eta grabatzailea izan zen.
Valtat Normandian jaio zen, ontzigile aberatsen familia batean, eta haurtzaroa Versaillesen eman zuen, non arteaz interesatu baitzen. 1887an Parisera joan zen École des Beaux-Arts-en ikastera. Académie Julianen ere ikasi zuen eta Maurice Denis, Pierre Bonnard eta Édouard Vuillarden lagun egin zen. 1890. urtean estudio bat ireki zuen Parisen eta 1893. urtean erakutsi zuen lehen aldiz Artista Independenteen Aretoan. Garai honetako margolanetan inpresionismoaren argia eta puntillismoaren kolore puntuak ikus daitezke.
Valtatek 1894an Henri Toulouse-Lautrecekin lan egin zuen antzerki-dekoratuak egiteko. Tuberkulosiak jota, neguak Mediterraneoko kostaldean igaro zituen eta Henri Matisse eta Paul Signacen laguna izan zen. Valtatek kolorearen erabilera areagotu zuen eta fauvismora hurbildu zen, baina taldeko kide izatera iritsi gabe. Bere lanen motiboetan loreak, paisaiak, bizitza garaikideko eszenak eta grabatuak zeuden.
Iruditegia
-
Nu au fauteuil (Nu sur fond rose)
-
Sur le Boulevard (1893)
-
Au Café , 1904
-
Lehoi-txakurkume batekin jolasean dabiltzan gazteak
-
Antheor badia
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









