Loures
| Loures Loures | |||
|---|---|---|---|
| Portugalgo udalerria | |||
| Administrazioa | |||
| Herrialdea | |||
| Eskualdea Azpi-eskualdea Barrutia Alkatea | Lisboa Lisboa Handia Lisboako Barrutia | ||
| Sorrera | 1886 | ||
| Izen ofiziala | Município de Loures | ||
| Posta kodea | 2674 | ||
| Herriburua | Loures | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 38°50′N 9°10′W / 38.83°N 9.17°W | ||
![]() | |||
| Azalera | 160,3 km² | ||
| Mugakideak | Lisboa, Odivelas, Sintra, Mafra, Arruda dos Vinhos eta Vila Franca de Xira | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 201.590 (2021) | ||
| Dentsitatea | 1.242 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Hiri senidetuak | Armamar, Maio (en) | ||
| http://www.cm-loures.pt www.cm-loures.pt | |||
Loures Lisboako barrutian kokatuta dagoen hiria da, hiriburuaren iparraldean. 199.494 biztanlerekin (2011) Portugalgo laugarren hiri handiena da.
Historia
Hainbat castro zeltiar aurkitu dira Louresen. Erromatarren garaian mendialdea utzi eta azpiko lautada emankorrak populatu ziren. Louresko parrokiaren lehen aipamena 1118 urtekoa da. Nekazal jarduera zuen eremua zen, batez ere uhazak landatzen ziren, eta merkataritza txiki bat ere bazen.
1178 urtean mairuen taldeak antolatzen ari zirela ikusita Antso I.ak Loures konkistatu zuen zaldun tenplarioen laguntzarekin eta hauek bertan ezarri zuten egoitza. 1311an Tenpluko ordena deuseztua izan zen Portugalen eta Kristoren ordenaren esku gelditu zen Loures.
Lisboa 1599an izurriteak hartu zuenean familia aberatsek Louresera alde egin zuten aire osasuntsuagoaren bila. Amabirjinaren irudia ekarri zuten hiriburtik eta Nossa Senhora da Saúde (Osasunaren Andre Maria) eliza eraiki zuten. 1832 eta 1834 artean kolera izurritea izan zen eta honi aurre egiteko amabirjinaren irudiarekin prozesioak egin zituzten biztanleek.
Louresko udalerria Lisboatik banatu eta 1886an sortu zen.
Banaketa administratiboa
Parrokiak
- Apelação
- Bobadela
- Bucelas
- Camarate
- Fanhões
- Frielas
- Loures
- Lousa
- Moscavide
- Portela
- Prior Velho
- Sacavém
- Santa Iria de Azóia
- Santo Antão do Tojal
- Santo António dos Cavaleiros
- São João da Talha
- São Julião do Tojal
- Unhos
Demografia
| Biztanleriaren bilakaera (1890 – 211)[1] | ||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1890 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | ||
| 18 219 | 22 325 | 26 274 | 26 684 | 29 014 | 35 060 | 50 440 | 102 184 | 166 550 | 276 467 | 322 158 | 199 059 | 205 054 | ||
Ondasun nabarmenak
- Igreja Matriz de Loures
- Grandella-Montachique ospitalearen hondarrak
Iruditegia
-
Louresko udaletxea.
-
Igreja Matriz de Loures.
-
Justizia jauregia.
-
Louresko lorategiak.
-
Grandella-Montachique ospitalearen hondarrak.
Hiri senidetuak
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Portugesez) udalaren webgunea.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










