Lucile Bordes
| Lucile Bordes | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | La Seyne-sur-Mer, 1971ko martxoaren 28a (55 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hezkuntza-maila | doktoretza |
| Tesi zuzendaria | Georges Molinié (en) |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | dozentea, hizkuntzalaria, idazlea, linguistics teacher (en) |
| Lantokia(k) | Sophia Antipolis (en) |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Lucile Bordes (La Seyne-sur-Mer, Var departamendua, 1971ko martxoaren 28a) idazle okzitaniarra da.
Biografia
Lucile Bordesek literatur ikasketak egin zituen Nizan, eta gero Sorbonako unibertsitatean. Bere tesian, XVII. mendeko pinturaren eta literaturaren arteko harremanak aztertu zituen. Ikasketak amaitutakoan, irakasle gisa lan egin zuen bigarren mailako ikastetxe batean, hasieran, eta gero unibertsitatean.[1]
Bordes txotxongilokari familia handi batean sortu zen, bere lehen eleberrian, Je suis la marquise de Carabas (L. Levi, 2012) eragina izan zuen giro berezi batean.[2] Bere herenaitona-amonen zenbait txotxongilo eta dekoratu Lyongo Gadagne Museoan daude ikusgai.[3]
Ibilbide profesionala
Lucile Bordesek txikitatik idazten zuen, baina garai hartan ez zuen bere zaletasuna lanbide bihurtu nahi. Oporraldi bat aprobetxatuz, Mireille Pochardek animaturiko idazketa tailerretan parte hartu zuen La Seyne-sur-Mer-en, eta idazteari berriro ekiteko gogoa piztu zitzaion. Hurrengo urtean, tailerretako animatzaile gisa trebatu zen eta kultur etxeetan, mediateketan eta eskoletan antolaturiko ekintzetan parte hartu zuen; esperientzia horiei esker, idazketarekin harreman ludikoa eta idazteko gogoa berraurkitu zituen.[1]
Bordesen argitaratu gabeko lehen eskuizkribuak Liana Levi argitaletxeko Sandrine Thévenet editorearen arreta erakarri zuen[1], eta 2012an, Je suis la marquise de Carabas bere lehen eleberria argitaletxe horretan publikatu zen[4].[5] Urte berean, Société des gens de lettres (SGDL) elkartearen Thyde Monnier saria eman zioten.[6]
Decorama nobelak (Liana Lévi, 2014), bere bigarren lanak,[7] Laval herriko Prix du deuxième roman saria jaso zuen 2015ean[8].
2016an argitaraturiko 86, année blanche eleberrian, egileak Txernobylgo hondamendi nuklearra kontatzen du[9] Frantzia, Errusia eta Ukrainako hiru emakumeren begiradaren bitartez[10]. Eleberria Prix Orange du livre sariaren finalista izan zen[11], eta haren istorioan oinarriturik France Culture kateko “La vie moderne” programan 10 ataleko irrati-fikzio bat sortu zuten.[12]
2022an, Que faire de la beauté? eleberria argitaratu zuen Éditions Les Avrils-en,[13][14] eta hamahiru narrazio laburren bilduma bat, Aurélie et autres femmes sans nom, Thierry Marchaisse argitaletxean[15], 2023ko prix Placé aux Nouvelles saria lortu zuena[16].
Lanak
- 2012 : Je suis la marquise de Carabas, 144 or., Éditions Liana Levi, ISBN 9782867466243
- 2014 : Décorama, 160 or., Éditions Liana Levi, ISBN 9782867467059
- 2016 : 86, année blanche, 144 p., Éditions Liana Levi, ISBN 9782867468131
- 2022 : Que faire de la beauté ?, 176 or., Éditions Les Avrils ISBN 9782491521721
- 2022 : Aurélie et autres femmes sans nom, 128 or., Éditions Thierry Marchaisse
Sariak
- 2012 : SGDLen Bourse Thyde-Monnier saria Je suis la marquise de Carabas liburuagatik
- 2012 : Clichy hiriko Prix des lecteurs saria Je suis la marquise de Carabas liburuagatik
- 2015 : Prix du deuxième roman saria Décorama liburuagatik
- 2016 : Prix Orange du Livre sarirako finalista 86, année blanche liburuagatik[11]
- 2023 : Prix Place aux Nouvelles saria Aurélie et autres femmes sans nom liburuagatik
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Lucile Bordes» artikulutik itzulia izan da, 2024-09-26 data duen 218958604 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-09-26 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ a b c (Frantsesez) «Lucile Bordes» Agence régionale du Livre Provence-Alpes-Côte d'Azur 2014-07-01 (kontsulta data: 2024-12-21).
- ↑ (Frantsesez) Entretien avec Lucile Bordes réalisé par la librairie Mollat. Liana Levi 2012ko uztailaren 24a (kontsulta data: 2024-12-21)..
- ↑ (Frantsesez) «Lucile Bordes (auteur de 86, année blanche)» Babelio (kontsulta data: 2024-12-21).
- ↑ (Frantsesez) «Je suis la marquise de Carabas - Lucile Bordes» Babelio (kontsulta data: 2024-12-21).
- ↑ (Frantsesez) Césari, Paulin. (2012ko urriaren 19/20a). Ciao Pantin - Je suis la marquise de Carabas de Lucile Bordes. (kontsulta data: 2024-12-21)..
- ↑ (Frantsesez) «Prix Thyde Monnier» www.sgdl.org (kontsulta data: 2024-12-21).
- ↑ (Frantsesez) «Décorama - Lucile Bordes» Babelio (kontsulta data: 2024-12-21).
- ↑ (Frantsesez) «Lucile Bordes reçoit le Prix du deuxième roman 2015» Livres Hebdo (kontsulta data: 2024-12-21).
- ↑ (Frantsesez) «Le nuage de Tchernobyl : épisode 2/3 du podcast 86, année blanche de Lucile Bordes» France Culture (kontsulta data: 2024-12-21).
- ↑ (Frantsesez) Bernard, Emilien. (2016ko apirilaren 27a). 30 ans et des poussières (radioactives). ..
- ↑ a b (Frantsesez) «Les cinq finalistes du Prix Orange du livre 2016» Livres Hebdo (kontsulta data: 2024-12-21).
- ↑ (Frantsesez) «Fictions / La Vie moderne : podcast et émission en replay | France Culture | Page 9» France Culture 2015-08-10 (kontsulta data: 2024-12-21).
- ↑ (Frantsesez) Laval, Martine. (2022ko urtarrila). «Que faire de la beauté ? est un roman sur le pouvoir de la littérature. Ou l’histoire d’une femme qui s’interroge sur le monde et sa mise en récit» Le Matricule des Anges 229 (kontsulta data: 2024-12-21).
- ↑ (Frantsesez) Develey, Alice. (2022-01-26). «Que faire de la beauté? de Lucile Bordes: tant qu’il y aura des humains» Le Figaro (kontsulta data: 2024-12-21).
- ↑ (Frantsesez) «Aurélie et autres femmes sans nom - Lucile Bordes» Babelio (kontsulta data: 2024-12-21).
- ↑ (Frantsesez) Webmaster. (2023-09-18). «Prix Place aux Nouvelles 2023 - les lauréats» Place aux nouvelles (kontsulta data: 2024-12-21).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









