Lugdunum
| Lugdunum | |
|---|---|
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Garai historikoa | |
| Pretorioko prefektura | Galietako prefektura |
| Diozesi | Galietako diozesia |
| Erromatar Inperioko probintziak | Galia Lugdunensis |
| Koordenatuak | 45°46′N 4°49′E / 45.76°N 4.82°E |
![]() | |
| Historia | |
| Eraikitzailea(k) | Luzio Munazio Planko |
| Garaia | K.a. 43 |
| Garaia(k) | Errepublikatik Inperioraino |
| Kultura | Erromatarrak |
Lugdunum, izen osoa Colonia Copia Claudia Augusta Lugdunum (gaur egungo Lyon hiria) zuen Galia erromatar probintziako hiri bat zen. K.a. 43. urtean Luzio Munazio Plankok sortu zuen. Gallia Lugdunensis erromatar probintziako hiriburua izan zen.[1] Berau sortu eta 300 urtez, Ipar-mendebaldeko hiririk garrantzitsuena izan zen. Klaudio eta Karakala enperadoreak Lugdunum hirian jaio ziren.
Jatorrizko erromatar hiria Fourvière muinoetan zegoen, Rodano eta Saona ibaiek bat egiten zuten lekuan. Inperioaren azken garaian biztanleriaren zati handi bat Saona ibaiaren haranean bizi zen, Fourvière muinoaren oinetan.

Augusto enperadoreak Galia lau probintziatan antolatu zuen: hiru inperial (Galla Lugdunensis, Galia Akitania eta Galia Belgika) eta senatorial bat (Galia Narbonnenesis). Hiru Galia inperialen hiriburutzat hartu zuten Lugdunum. Han zeuden gobernadoreak, eta abuztuaren 1ean, Galietako hirurogei nazioetako ordezkarien urteroko bilera egin zen Lugdunum-en (Augustok Alexandria hartu zueneko urteurrenaren eguna, eta Lug jaikoaren festa). Druso, Augustoren seme adoptatuak, Hiru Galien santutegi federala eraiki zuen da K.a. 12. urtean.
Galeria
-
Lugdunum hiriaren maketa
-
Gobernadorearen etxearen maketa
-
Arrainen mosaikoa
-
kapitela
-
Haur baten erretratua, moldean eginda eta bere hilobian aurkitua.
-
Akueduktuaren urtegiaren zati bat
-
Termen hondarrak.
Erreferentziak
- ↑ «Aux origines de Lyon - Lugdunum Musée et théâtres romains» lugdunum.grandlyon.com (kontsulta data: 2023-03-02).
Kanpo estekak
- Lugdunum. Erromatar museoa eta antzerkiaren eskaintzei buruzko web-gune instituzionala.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










