Luiaondo
| Luiaondo | |
|---|---|
Luiaondoko Barrena kalearen ikuspegia. | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Aiara |
| Posta kodea | 01408 |
| Herritarra | luiaondoar |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 43°06′N 3°00′W / 43.1°N 3°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 1.225 (2025) |
Luiaondo Aiarako udalerriko herririk populatuena da, herriburua Arespalditza den arren.
Laudio eta Amurrio artean kokatuta dago, Nerbioi ibaiaren ezkerraldean. Hiriburuei dagokienez, Bilbotik 25 kilometrotara dago eta Gasteiztik 45 km-tara. Bilboko Renfe Aldiriak zerbitzuaren C-3 trenbideak (Bilbo-Urduña) Luiaondon geltokia dauka.
Demografia
XX. mendearen hasieran etxebizitzen urbanizazio berria sortu zen herriaren hegoaldean, eta horrek populazioa bikoiztu zuen.
| Luiaondoko biztanleria |
|---|
![]() |
Ondasun nabarmenak
- Luiaondoko 52 zenbakia duen baserria, XVI. mendekoa, ikustekoa da eta monumentutzat izendatu dute.
- Maria Madalenaren eliza
- "Arbol Malato" delako zuhaitza hemen kokatuta zegoen, Bizkaiko Jaurerriko mugak zehazten zituena eta batzuen ustez herrialdeko armarrian agertzen dena zelarik. XVIII. mendean zuhaitza zegoen tokian harrizko gurutzea paratu zuten.
Garraioa
Araba Bus sareko
lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Argazki galeria
-
Maria Madalenaren eliza.
Luiaondotar ezagunak
- Juan Garai (1528-1583), Buenos Aires hiriaren fundatzailea bertan jaioa izan liteke.
- Anuntxi Arana Murillo (1947-) antropologoa eta irakaslea. Frantses filologian lizentziatua, AEKko irakasle izan zen Baionan, EHEko kidea eta Bortizkeria sexisten aurkako kolektibo feministan ibilitakoa da. Orozko Haraneko kondaira mitikoak sakonki aztertu zituen bere doktorego-tesian[1] (Iparraldean euskaraz aurkeztu zen lehenengoa),[2] eta ondoren lpar Euskal Herriko Legenda eta Ipuinei buruz ere liburuak argitaratu ditu. [3]
- José María Basualdo (1948-) txirrindularia.
- Koldo Uriarte Aldaiturriaga (1950-) arkitektoa.
Bibliografia
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Erreferentziak
- ↑ Arana, Anuntxi, 1947-. ([1998]-). Orozko haraneko kondaira mitikoak : bilduma eta azterketa. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 84-8373-090-1. PMC 432705838. (kontsulta data: 2019-12-14).
- ↑ Arana Murillo, Anuntxi. «Orozko haraneko kondaira mitikoak. Bilduma eta azterketa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (kontsulta data: 2019-12-13).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Eraso, Idoia. (2018-01-02). «Euskal Herriko mitologiari buruz egiten diren interpretazio fantasiatsuek kezkatzen naute» Kazeta.eus (kontsulta data: 2019-12-14).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Aiarako udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz)Luiaondoko argazki zaharrak[Betiko hautsitako esteka]
- Fotoalbum Flickr
| Aiarako herriak | ||
|---|---|---|
|
Agiñaga • Añes • Arespalditza • Beotegi • Erbi • Erretes Lanteno • Izoria • Kexaa • Lanteno • Lexartzu • Luiaondo • Luxo • Madaria • Maroño • Menagarai • Menoio • Murga • Olabezar • Opellora • Ozeka • Salmanton • Soxo • Zuhatza | ||
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.











