Luigi Bernabò Brea
Luigi Bernabò Brea (Genoa, 1910eko irailaren 27a - Lipari, 1999ko otsailaren 4a) arkeologo italiarra zen. Italiako Atenasko arkeologia-eskolan ikasi ondoren, Siziliako historiaurrean eta arkeologia klasikoan aritu zen, bereziki Eoliar uharteetan, non anitz urtetan Eoliar eskualdeko museo arkeologikoa zuzendu zuen, gaur egun berari eskainita dagoena. Hasieran, Liguriako eta Egeoko zibilizazioak ikasi zituen. 1939tik 1941eko azaroa arte, Liguriako antzinatasunen superintendentziaren (orain Liguriako arkeologia-ondasunen superintendentzia) lehen zuzendaria izan zen. Lehenetariko bat izan zen metodo estratigrafikoa erabiltzean Arene Candidetan, Finale Liguren. Honetaz gain, parte hartu zuen metodo honekin Neolitoko faziesa definitzean Italian eta Mediterraneoan. Hainbat urtetan, Sizilia ekialdeko antzinatasunen superintendentzia zuzendu zuen, ekialdeko eta mendebaldeko Mediterraneoaren arteko denborazko antzekotasunetan erreparatuz. Horretarako, bi aztarnategi arkeologikoren lanetan oinarritu zen: Liguriako Arene Candide eta Lipariko akropolian. Bietako geruzetan aurkitutakoak adierazten zuen Mediterraneoko beste aztarnategi batzuekin harreman zuzenak zeudela. Bernabò Brearen beste merituen artean aipa daiteke Siziliako ekialdeko arkeologia-superintendentzia antolatzea Bigarren Mundu Gerraren ostean; argitalpen asko egitea; eta, Madeleine Cavalierren lankidetzarekin, Lipariko Eoliar eskualdeko museo arkeologikoaren sorrera, zeina 1999an jakitun horren omenez egin baitzen. Museo hau, horrenbesteko bildumei esker, Italia eta Mediterraneoko museo arkeologikoen onenetariko bat da. AipamenakLipariko Eskualdeko eoliar museo arkeologikoak haren izena du.https://it.wikipedia.org/wiki/Museo_archeologico_regionale_eoliano Bibliografia
Kanpo estekak
|