Luis IV.a Beaumontekoa
Luis IV.a Beaumontekoa (XV. mendea - 1530) Leringo kondea eta Nafarroako kondestablea izan zen.[1] BiografiaAita Luis III.a Beaumontekoa eta ama Leonor Aragoikoa zituen. 1508an aita hil eta, ondareak eta eskubideak konfiskatuta zituela, beaumontarren buruzagi bihurtu zen. Fernando II.a Aragoikoan 1509an Nafarroako errege-erreginei harentzat barkamena eskatu zien. Lortu ez zuenez, Nafarroako errege-erreginek Aragoiko Erresuman zituzten errentak eman zizkion, ondarea berreskuratu arte. 1512an Fernando Katolikoaren alde borrokatu zuen Nafarroako konkistan. Horregatik, bere ondarea itzuli zioten. 1513ko maiatzean Nafarroako kantzelari eta Errege Kontseiluaren presidente bihurtu zen. 1524an Karlos V.ak bere titulua berretsi zuen. 1521ean Noaingo guduan eta Donibane Garaziko setioan parte hartu zuen, Albako dukearen eta espainiarren alde. Ezkontza eta seme-alabak1486an Naiarako dukea zen Pedro Manrique Larakoaren alaba zen Brianda Manrique Larakoa ezkondu eta bost seme-alabak izan omen zituzten:
ErreferentziakKanpo estekak
|