Luis Migel Zulategi
Luis Migel Zulategi Huarte (gaztelaniaz: Luis Miguel de Zulaegui y Huarte) (Iruñea, 1898ko uztailaren 5a - Medellín (Kolonbia) 1970eko irailaren 1) idazlea, musikagilea, organojolea eta folklorista Kolonbiako erbestean hila. BiografiaIruñean jaioa, bere lehen urratsak musikaren munduan Remigio Mujikaren agindupean Orfeón Pamplonés abesbatzan izan ziren. Markinan (Bizkaian), eta Gasteizen biolina, txirula, piano eta harmonia ikasi zuen. Halaber teologia eta humanitateak ikasi zituen. Frantsesa eta ingelesa ondo ikasi zituen ere, bestetik. Autodidakta moduan, euskara ikasi zuen. 1924an karmeldar gisa, Kolonbiara bidali zuten. Bi urte ondoren, habitua utzi zuen eta 1932an, Panaman, ezkondu zen. Urte berean Bilbora itzuli zen eta 1935 arte Euskadi egunkarian musika-kritiko moduan aritu zen; egunkari horretan bi izengoiti erabili zituen: "Entzule bat" eta "Eretzale". 1936ko gerrarekin Kolonbiara itzuli zen. Herrialde hartan haren ikerketekin jarraitu zuen: hasierako euskal gaiekin batera Kolonbiako gaiak aztertzen hasi zen. 1968tik hil arte Medellingo Arte Ederren eta Musika Kontserbatorioan irakasle gisa lan egin zuen. 1970ean errektorea izendatu zuten. Musika-lan batzukZerrenda hau John Alejandro Ricaurteren liburutik hartu ditugu[1]: Orkesta sinfonikorako
Ahots musikaAbesbatzarako, A capella
Abesbatzarako laguntzarekin
Ahotsa eta pianoa
Artikuluak
Sariak eta merezimenduak
Erreferentziak
Bibliografia
Kanpo estekak
|