Share to:

Lukas Longa

Lukas Longa
Bizitza
JaiotzaMendaro, XVII. mendea
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1703 ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Mugimenduaarkitektura barrokoa

Lukas Longa (edo Lucas de Longa), XVII. mendean MendarokoBioate” baserrian jaio eta 1703 urtean hil zen Barrokoko arkitektoa eta eskultorea izan zen.

Izen bereko bi arkitekto

Santa Klara eliza eta komentua
Santa Klara eliza eta komentua

Izen bereko hargin maisu eta eraikitzailearen semea[oh 1], bere garaiko arkitektorik garrantzitsuenetakoa da. Aita eta semearen lanak bere garaiko garrantzitsuenen artean daude, mendebaldeko hiru euskal probintzietan lan egin zuten eta eragin nabarmena izan zuten. Korronte soil eta purista baten barnean egon ziren, baina inguruko inspirazio Italia zale nabarmenenetako batekin. Aita, Yrizarren arabera, El Escorialeko lanetan trebatu zen, nahiz eta semeak egin zuen lan ezagun zabalena eta garrantzitsuena, eta jakina da 1684an zortea zuela.[1]

Bere artelanak

Ugariak dira bere lanak erlijio arkitekturan, parte hartu zuelarik haietan. Hauen artean, Mendaron bertan, 1.647. urtean Trinidade elizako zabalkuntza eta berriztapena zuzendu zituen.

1.684an. Azkoitian klaratarren komentua diseinatu zuen.[2] 3 urte beranduago Segurako elizan lan egin zuen, eraikitako eraikinean arkuaren portada berri bat ezarriz. Bere diseinupean Aguraingo San Pedroko klaratarren komentua, Markina Etxeberriko San Andres eliza, Portugaleteko eliza, Azpeitiko parrokiako erreforma San Ignazioren bataiarriaren kokapena hobetzekoa “zeinetan ez dago begirunerik, bere gainean korura igotzeko utzitako eskailera bait dago”.

Euskal Herrian egin zuen lanik garrantzitsuenetakoa Elgoibarko San Bartolome parrokian da, bertan aurreko proiektu baten kostua gutxitzen zuelarik. Barroko itxurakoa da eta plazara zuzendutako dorre bat diseinatu zuen bertan arkupea dagoelarik. 1703. urtean proiektua bukatu gabe hil zenez bere emaztea zenak jarraitu zuen, Maria Antonia Eguiazabal eta Ignacio de Ibero arkitekto famatuak bukatu zuen.[3]

Galeria

Oharrak

  1. Espainiako Real Academia De la Historiako pertsonai historikoen datu basean esaten du aita eta semea, biak, arkitektoak zirela eta, batzuetan zaila dela zehaztea lan bat batarena edo bestearena den. Dena den, semean egin zituen lan gehien. Ikusi: <https://web.archive.org/web/20200324145913/http://dbe.rah.es/biografias/55293/lucas-de-longa> Noiz kontsultatua: 2020-07-12

Erreferentziak

  1. Jaione, Velilla Iriondo. «Lucas de Longa | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Real Academia de la Historia) (kontsulta data: 2020-07-12).
  2. (Gaztelaniaz) «El convento de Santa Clara de Azcoitia, una obra del arquitecto Lucas de Longa» www.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2020-07-12).
  3. Lucas de Longa. (kontsulta data: 2020-07-12).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya