Luminol
Luminola edo 3-aminoftalhidrazida konposatu organiko aromatikoa da da C8H7N3O2 formula hidraziden klasekoa. Solido kristalino horixka da. Kimioluminiszentzia ageri du oxidatzaile egoki batekin nahastuz gero argitasun urdinkara ematen duelarik. Disolbagarria da etanoletan eta ohiko disolbatzaile organiko polarretan baina disolbaezina uretan. Narritagarria da[1].
| Luminol | |
|---|---|
| Formula kimikoa | C8H7N3O2 |
| SMILES kanonikoa | 2D eredua |
| MolView | 3D eredua |
| Konposizioa | Nitrogeno, karbono, oxigeno eta hidrogeno |
| Mota | konposatu kimiko |
| Ezaugarriak | |
| Fusio-puntua | 328 ℃ |
| Masa molekularra | 177,054 Da |
| Erabilera | |
| Rola | luminescent agents (en) |
| Arriskuak | |
| NFPA 704 | |
| GHS arriskua | baliorik ez |
| Arrisku motak | baliorik ez |
| Prekauzio motak | baliorik ez |
| Identifikatzaileak | |
| InChlKey | HWYHZTIRURJOHG-UHFFFAOYSA-N |
| CAS zenbakia | 521-31-3 |
| ChemSpider | 10192 |
| PubChem | 10638 |
| ChEMBL | CHEMBL442329 |
| ZVG | 493172 |
| EC zenbakia | 208-309-4 |
| ECHA | 100.007.556 |
| MeSH | D008165 |
| Human Metabolome Database | HMDB0254204 |
| UNII | 5EXP385Q4F |
Sintesia
Luminola bi urratseko prozesu baten bidez sintetizatzen da, azido 3-nitroftalikotik abiatuta. Lehenik eta behin, hidrazina (N2H4) azido 3-nitroftalikoarekin berotzen da, trietilen glikola eta glizerina bezalako irakite-puntu altuko disolbatzaile batean. Kondentsazio-erreakzio bat gertatzen da, eta ura galtzen da, 3-nitroftalhidrazida sortuz. Nitro taldea sodio ditionitoaren (Na2S2O4) bidez amino talde batera erreduzitzeak, bitarteko hidroxilamina iragankor baten bidez, luminola sortzen du[2].
Erabilera
Krimenen kertzaileek luminola erabiltzen dute krimena gertatutako tokian odol-aztarnak detektatzeko, hemoglobinaren burdinarekin erreakzionatzen baitu. Biologoek zelulen entseguetan erabiltzen dute kobrea, burdina eta zianuroak detektatzeko, baita proteina espezifikoak ere, western blot teknikaren bidez[3].
Luminiszentzia erakusteko, luminola oxidatzaile batekin aktibatu behar da. Normalean, uretan hidrogeno peroxidoa (H2O2) eta hidroxido ioiak dituen disoluzio bat da aktibatzailea. Burdinaren edo periodatoen bezalako katalizatzaile baten aurrean, hidrogeno peroxidoa deskonposatu egiten da oxigenoa eta ura sortzeko:
Laborategian potasio ferrizianuroa edo potasio periodatoa usatzen dira katalizatzaile moduan. Odola detektatzeko prozesuan, katalizatzailea hemoglobinan dagoen burdina da. Hainbat sistema biologikotako entzimek hidrogeno peroxidoaren deskonposizioa erekataliza dezakete.
Erreakziobidea
Luminolak hidroxido ioiarekin erreakzionatzen du, eta dianioi bat sortzen da. Honek, aldi berean, peroxidoaren deskonposizioak sortutako oxigenoarekin erreakzionatzen du. Erreakzio horren emaitza (peroxido organiko ezegonkorra) nitrogeno-molekula bat galtzean sortzen da. Egoera kitzikatuan dauden elektroiek argi ikusgaiko fotoi bat igortzen dute.
Erreakzioa eragiteko behar den katalizatzaile-kantitatea oso txikiada luminol kantitatearekiko, eta, horri esker, odol-kantitate txikiak ere detekta daitezke. Distira urdinak 30 segundo inguru irauten du.
Historia
1928an, H. O. Albrecht kimikari alemaniarrak aurkitu zuen odolak, beste substantzia batzuen artean, luminolaren luminiszentzia hobetzen zuela hidrogeno peroxidozko disoluzio alkalino batean[4]. 1936an, Karl Gleu-k eta Karl Pfannstiel-ek hobekuntza hau berretsi zuten hematinaren presentzian, zein odolaren osagai bat den. 1937an, Walter Specht auzitegi-zientzialari alemaniarrak azterketa sakonak egin zituen krimenaren eszenetan odola detektatzeko luminolaren aplikazioari buruz[5][6]. 1939an, Frederick Proescher eta A. M[7]. Moody estatubatuar patologoek luminolari buruzko hiru behaketa garrantzitsu egin zituzten:[
- material susmagarriaren eremu handiak azkar azter daitezke,;
- odol lehor eta deskonposatuak odol freskoak baino erreakzio gogorragoa eta iraunkorragoa ematen du, eta
- luminiszentzia desagertzen bada, prestakina berriz aplikatuz erreproduzi daiteke; odol-orban lehorrak, beraz, behin eta berriz luminiszente bihur daitezke.
Dena dela hainbat egoera jazo daitezke luminolaren erabilgarritasuna mugatu dezaketenak:
- Luminolaren kimioluminiszentzia zenbait substantzia egoteagatik ere pasa daiteke, hala nola kobrea edo bere konposatuak eta zenbait produktu zuritzaile egoteagatik. Ondorioz, norbaitek krimen baten eszena produktu zuritzaile batekin ondo garbitzen badu, hondarrek gela osoak distira uniformea igortzea eragin dezakete, odol-arrastoak ezkutatuz.
- Errefaua oinarrian duten elikagaiek, errefauaren peroxidasa entzimaren bidez, luminolaren oxidazioa katalizatzen dute, argia 428 nm-ra igorriz (urdina espektro ikusgaian), eta hori positibo faltsu bat izan daiteke.
- Luminolak gernuan dauden odol-kantitate txikiak detekta ditzake. Tratatutako azalean animaliaren gernua badago, emaitza desitxuratu egin daiteke.
- -Gorotzekin ere erreakzionatzen du, odola balitz bezalako distira eraginez.
- Luminola erabiltzeak beste proba batzuk egitea zaildu dezake. Hala ere, luminolarekin tratatutako laginetatik DNA erauz daitekeela frogatu da.
- Ke-partikulen hondarrek (normalean erretzen den geletan, adibidez) positibo faltsua eragin dezakete.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Luminol» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-08-16).
- ↑ Huntress, Ernest; Stanley, Lester; Parker, Almon. (1934-01-01). «The Preparation of 3-Aminophthalhydrazide for Use in the Demonstration of Chemiluminescence» Journal of the American Chemical Society 56 (1): 241–242. doi:. ISSN 0002-7863. (kontsulta data: 2025-08-16).
- ↑ (Ingelesez) Khan, Parvez; Idrees, Danish; Moxley, Michael A.; Corbett, John A.; Ahmad, Faizan; von Figura, Guido; Sly, William S.; Waheed, Abdul et al.. (2014-05-01). «Luminol-Based Chemiluminescent Signals: Clinical and Non-clinical Application and Future Uses» Applied Biochemistry and Biotechnology 173 (2): 333–355. doi:. ISSN 1559-0291. PMID 24752935. PMC 4426882. (kontsulta data: 2025-08-16).
- ↑ (Alemanez) Albrecht, H. O.. (1928). Über die Chemiluminescenz des Aminophthalsäurehydrazids. Zeitschrift für Physikalische Chemie 136, 321–330 or..
- ↑ (Alemanez) Specht, Walter. (1937). Die Chemiluminescenz des Hämins, ein Hilfsmittel zur Auffindung und Erkennung forensisch wichtiger Blutspuren. Angewandte Chemie 50 (8), 155–157 or..
- ↑ (Ingelesez) Specht, W.. (1937-02-20). «Die Chemiluminescenz des Hämins, ein Hilfsmittel zur Auffindung und Erkennung forensisch wichtiger Blutspuren» Angewandte Chemie 50 (8): 155–157. doi:. ISSN 0044-8249. (kontsulta data: 2025-08-16).
- ↑ Proescher F. & Moody, A.M. (1939). Detection of blood by means of chemiluminescence. Journal of Laboratory and Clinical Medicine, 24, 1183–1189 or..
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









