Luís Romano
| Luís Romano | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Santo Antão (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Natal, 2010eko urtarrilaren 22a (87 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | portugesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | olerkaria eta idazlea |
Luís Romano de Madeira Melo (Santo Antão, 1922ko ekainaren 10a - Natal, 2010eko urtarrilaren 22a) Cabo Verdeko poeta, eleberrigile eta folklore biltzailea izan zen, portugesez eta Cabo Verdeko kreoleraz idatzi zuena.
Bizitza
Senegalen eta Marokon bizi izan zen, 1962an Brasila joan zen arte; lanbide ugari izan zuen bere bizitzan. Cabo Verdeko bizimoduaren gogortasuna eta portugaldarren zapalkuntzak salatu zituen bere idatzietan, eta Cabo Verdeko folklorea ezagutarazi zuen, hango hizkuntzaz idatziriko lanen bidez. Famintos eleberria (1962, «Gosetiak»), Renascença de uma Civilizaçao no Atlântico Médio poema eta kontakizun laburren bilduma (1967, «Atlantikoaren erdialdeko zibilizazio baten berpizkundea») eta Lzimparim/Negrume izeneko poema eta ipuin bilduma (1973, «Ilunabarra») ditu obra nagusiak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-1-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









