Lydia Kindermann
| Lydia Kindermann | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Łódź, 1892ko irailaren 21a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Viena, 1953ko abenduaren 4a (61 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: Burmuineko tumorea |
| Familia | |
| Aita | Juliusz Kindermann |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | opera abeslaria, abeslaria, aktorea eta musikaria |
| Ahots mota | mezzosopranoa kontraltoa |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Lydia Kindermann (Lodz, Polonia, 1891ko irailaren 21a – Viena, Austria, 1953ko abenduaren 4a) Argentinan luze bizi eta jardun zuen opera abeslari mezzosoprano eta kontralto poloniar-argentinarra izan zen. Garaiko batutarik garrantzitsuenen zuzendaritzapean abestu zuen, hala nola Arturo Toscanini, Fritz Busch edo Erich Kleiber. Irakasle lanetan ere jardun zuen.[1]
Lan ibilbidea
Kantari
Berlin, Stuttgart eta Pragako Operako kide zen judu-poloniar mezzosoprano eta kontraltoa izan zen, nazismoak indarra hartu zuenean, jatorri judua zuenez, Alemaniatik alde egin behar izan zuen 1933an, Pragan bizi izan zen urte batzuetan eta gero Buenos Airesen finkatu zen, Argentinako hiritartasuna hartu zuen 1939an. Bertan ibilbide nabarmena garatu zuen Colon Antzokian.[1]
1937an egin zuen debuta Colon Antzokian, Richard Wagnerren Nurembergeko maisu kantariak lanean, Max Lorenzekin batera Erich Kleiberrek zuzenduta.
1948. urtera arte, talde egonkorreko kidea izan zen, eta protagonista zein bigarren mailako lanetan nabarmendu zen, emanaldiek arrakasta izan zezaten oinarrizko euskarri izan baitzen.
Presentzia dramatiko handiko kontralto lanetan gogoratzen da, hala nola Richard Straussen Elektra lanean Clitemnestra izan zen, Nibelungoaren eraztuna operan Fricka, Tristan eta Isolda lanean Brangania (Helen Traube eta Lauritz Melchior ondoan zituela, Fritz Buschek zuzendaritzapean), Rhineko urrea lanean Erda, Falstaff lanean Mrs Quicquy andrea, Un ballo in maschera lanean Ulrica, Richard Straussen Daphne lanean Gaea, Kleiber-ek zuzenduta, Rose Bampton eta Anton Dermotarekin, eta Stravinskyren Edipo Errege lanean Jocasta, Juan José Castrok zuzenduta, 1942an.
Bere grabazioen artean, Ludwig van Beethovenen 9. Sinfonia dago, Kolon Antzokian Arturo Toscaninik 1941ean Alexander Kipnis eta René Maisonekin zuzendua eta Missa Solemnis Erich Kleiberrekin 1946an.[2]
Berlingo garaiako testigantza da Meistersingers laneko Magdalena, Leo Blech, Emanuel List eta Friedrich Sc-ekin, 1928an, Berlinen.
1931. urtean Alexis Granowskyren Die Koffer des Herrn O.F. film alemanean jardun zuen.[3]
Irakasle
Irakaskuntzan ere jardun zuen, eta bere ikasleen artean Nina Carini eta Myrtha Garbarini argentinar sopranoak nabarmendu ziren.
Erreferentziak
- ↑ a b Glocer, Silvia;. (2021). Diccionario biográfico y bibliográfico de músicos judíos exiliados en la Argentina durante el nazismo (1933-1945) Tomo I. Ciudad Autónoma de Buenos Aires: Editorial de la Facultad de Filosofía y Letras Universidad de Buenos Aires.
- ↑ «TOSCANINI IN BUENOS AIRES: UNISSUED BEETHOVEN NINTH: Music & Arts CD-1119» musicandarts.com (kontsulta data: 2026-07-16).
- ↑ Die Koffer des Herrn O.F.. .
Bibliografia
- Enzo Valenti Ferro, Las voces del Teatro Colón, 1982, 210. or
- Hannes Heer: Silent Voices. The expulsion of the Jews from the Opera, 1933tik 1945era, Metropol Verlag, Berlin, 2008 2012 ISBN, 3-86331-087 5, 40
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









