Share to:

Maguma

Maguma
auzoa
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBusturialdea
UdalerriaMuxika
Geografia
Koordenatuak43°13′43″N 2°38′15″W / 43.22850121°N 2.63762211°W / 43.22850121; -2.63762211
Mapa
Demografia

Maguma Muxikako auzo bat da, Muxikako hiru elizateek 1966an bat egin aurretik Ibarruriko parte zena. Bertakoen ahoskeran, eta ofizialki, Maume, deritzo, eta Mauma forma ere ikusten da mapetan. Gazteleraz, Maguna eta Magunas formak erabili dira, eta bide-seinaleetan ikusgai daude oraindik 21. mendean. Magunazelaia bezalako deitura batek bertan du jatorria, m/n duplizitate hori agerian utziz[1][2]. Euskaltzaindiak Maguma arautu dut EODAn[3].

Deskribapena

Oiz mendiaren mendebaldeko magalean, Magumako lurrak Urdaibaiko Biosfera Erreserbatik kanpo geratzen dira (auzo bakarra Muxikan), eta bere isurialdea hegoalderantz da, Durangalderantz, ez Oka ibaiaren harrora. Errepidez, bide bakarra dago bertara iristeko, baina galtzada zaharragoek lotzen dure hegoaldearekin, garai batean garrantzia zutenak.

Gainalde batean nukleo konpaktu bat dago elizarekin (San Lorentzo baseliza), bizpahiru etxerekin eta eskola zaharrarekin (auzo-ikastola izandakoa XX. mendean). Sakabanatuago, etxe gehiago, haien artean Maumebekoa, errepidea amaitzen den tokia, ola zaharraren ondoan (Olea du izena, beste barik). Auzoko beste baserri izenetako batzuk dira: Magunazelaia/Zelaia, Basterretxe, Oxinbaltza, Aurtenzelai, Salluntiz, Aurrekoetxebarri, Txarroa...[4]

Maguma nukleoko baserrietako bat eskola berri bilakatua dago XXI. mendean, Kortiñe izeneko eskola libre edo pedagogia alternatibokoa. Eskolaren propagandak dio "umeentzako giroa, naturarekin harreman zuzenean" eskaintzen dutela bertan[5], eta izatez gaztelerazko heziketa da.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (kontsulta data: 2021-12-08).
  2. «Alokatutako autoan bertso-saiora - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2021-12-08).
  3. «EODA - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-12-08).
  4. Eusko Jaurlaritza, Geoeuskadi. (2016-10). MUXIKAko toponimoen mapa eta kale izendegia. GeoEuskadi / Muxikako udala / Eusko Jaurlaritza / Euskaltzaindia (kontsulta data: 2021-12-08).
  5. (Gaztelaniaz) «KORTIÑE Umeentzako Giroa. Ambiente Para Niñas Y Niños. - Muxika (Bizkaia)» ludus.org.es (kontsulta data: 2021-12-08).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya