Mahbouba Seraj
| Mahbouba Seraj | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kabul, 1948 (77/78 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Kabulgo Unibertsitatea |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Mahbouba Seraj (Kabul, 1948) Afganistango kazetaria da, eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista.
Ibilbidea
1948an jaio zen Kabulen. Seraj Malalai bigarren hezkuntzako eskolara joan zen eta gero Kabulgo Unibertsitatean ikasi zuen.[1][2]
1978an Seraj eta bere senarra Afganistango Alderdi Demokratiko Popularrak espetxeratu egin zituen eta urte horretan bertan persona non grata izendatu zituen.
Gero Ameriketako Estatu Batuetara joan ziren, hasieran behintzat New York hirira, non erbestean bizi izan zen 26 bat urtez, 2003an Afganistanera itzuli aurretik. Itzuli ondoren, hainbat erakunde sortu zituen ustelkeriari aurre egiteko eta emakume eta haurren eskubideak defendatzeko. Bereziki, irabazi asmorik gabeko Afganistango Emakumeen Sareko kide gisa, haurren osasuna defendatzera, ustelkeriaren aurka borrokatzera eta etxeko indarkeriaren biktimak ahalduntzera bideratu zuen bere auzia.
«Gure Afganistan maitea, Mahbouba Seraj-ena» izeneko emakumeentzako irratsaioaren sortzailea eta esataria izan zen, Afganistan osoan zabaldu zena. Halaber, emakumeak diskurtso politikoaren parte izatearen alde egin zuen, Nazio Batuek bultzatutako Ekintza Plan Nazionalaren bidez.[3][1][4][5][6]
2021eko abuztuan talibanak boterera itzuli zirenean, Serajek uko egin zion herrialdetik ihes egiteari, eta Kabulen geratzea erabaki zuen, emakume eta haurrekin lanean jarraitzeko. 2021eko irailean, Time 100 programan sartu zuten, munduko 100 pertsona eraginkorrenen urteko zerrendan.[7][8]
Afganistan barruan zein kanpoan kanpaina ugari abiatu ditu, iraniarrek afganiarrekiko duten gorrotoa amaitzeko.
Aintzatespenak
- 2021eko irailean, Time aldizkariaren Time 100 zerrendan sartu zuten, munduan eragin handiena duten 100 pertsonen urteko zerrendan. Urte horretan bertan, BBCko 100 emakumeetako bat bezala ere aintzatetsi zuten.[8][9]
- Anna Corenek zuzendutako The Noble Guardian dokumental laburrak hari buruz dihardu. LA Shorts 2023ko Nazioarteko Zinemaldian, dokumental onenaren saria irabazi zuen.[10][10]
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ a b MacKinnon, Mark. (2021-10-04). Godmother of Afghan women's rights stays to fight for the future. .
- ↑ «Biography of Mahbouba Seraj» Afghan Women Skills Development Center.
- ↑ van Lierde, Frank. (2020-01-10). «Afghan women, frontline defenders of Afghan democracy» Cordaid International.
- ↑ «Mahbouba Seraj - Contributor» HuffPost.
- ↑ Akhauri, Tanvi. (2021-08-19). «Who Is Mahbouba Seraj? One Of The Strongest Afghan Voices For Women's Rights» She the People - the Women's channel.
- ↑ Hilal, Elizabeth Weingarten, Leila. «A Step Forward for Afghan Women?» Foreign Policy.
- ↑ Johnson, Emily Alfin. (2021-08-17). She Is Staying In Afghanistan To Ensure Women's Gains Aren't Lost Under Taliban Rule. .
- ↑ a b Taddonio, Patrice. (2021-10-12). «'I Cannot Protect Her': A Disappearance. An Activist Unable to Help.» Frontline.
- ↑ BBC 100 Women 2021: Who is on the list this year?. 2021-12-07.
- ↑ a b "Documentary - The Noble Guardian directed by Anna Coren CNN". 2023-07-12.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









