Share to:

Mainea

Mainea
Datu orokorrak
Motahaitzuloa eta aztarnategi paleontologikoa
Luzera500 m
Geografia
Mapa
Koordenatuak43°01′56″N 1°55′12″W / 43.032283°N 1.920032°W / 43.032283; -1.920032
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaLarraun
Nafarroako kontzejuUitzi

Mainea Nafarroa Garaian Lekunberri eta Uitzi artean dagoen leize natural bat da. Aztarna paleontologikoak aurkitudira barruan.

Deskribapena

Esploratutako aldean 500 metro luze da, eta 39 metroko desnibela dauka[1]. Elkarren ondoan dauden bi sarrera ditu, bata bertikala eta bestea malda handikoa. Malda handiko sarrerak Los Huesos izeneko eremura eramaten du, izan ere hezur ugari aurkitu baitira bertan. Dirudienez hildako ardien zabortegi gisa erabili baitzen urtetan. Hiru solairu dituen eremua da eta oso nekosoa da bertatik aurrera egitea, galeriek bihurdura estuak eta pasabide zailak baitituzte eta lokatz ugari ere izaten da[1].

Leizearen beste eremu bat El agua da, eskuineko sarreratik (bertikaletik) iristen dena. Galeria zabalagoak aurkitzen dira bertan. Bi solairu ditu[1]

Errinozeroak eta mamutak

Errinozero iletsua eta mamutak Pleistozeno garaian. Mauricio Antón paleoartistaren ilustrazioa.

1996an kuaternarioko fosilak aurkitu ziren bertan. Urte batzuen buruan egindako azterketen ondoren, duela 45.000 urteko errinozero iletsu (Coelodonta antiquitatis) eta mamutenak (Mammuthus primigenius) zirela ikusi izan da[2].

Otxola espeleologia taldeak mamut baten hagina aurkitu zuen, molar bat, etaaurkikuntza Aranzadi Zientzia Elkarteari jakinarazi zion berehala. Paco Etxeberria forentsearen zuzendaritzapean arlo ezberdinetako aditu talde bat osatu eta pieza gehiago eta hezur gehiago eskuratu ahal izan zituzten. Guztira mamut baten hezurra eta adin ezberdinetako bost errinozero iletsuren 200 hezur bildu zituzten. Orein baten hezur bakarra ere aurkitu zen. Bildutako hezurren azterketa Manuel Rodriguezen taldeak gidatu zuen. Jasotako errinozero aleen artean badira kume jaioberri bat eta 25 urtetik gorako ale zahar bat. Mamutaren hezurrak 30 urteko animalia batenak dira[3]. Dirudienez dolina batetik erorita sartu ziren kobazuloan eta ezin izan zuten atera animaliok. Ondorioz bertan hil ziren eta hondarrak oso egoera onean kontserbatu dira[4].

Erreferentziak

  1. a b c «Mainea» Mainea (kontsulta data: 2021-01-28).
  2. (Gaztelaniaz) EFE. (2021-01-17). «La cueva navarra de Mainea, el cementerio de los rinocerontes lanudos» diariodenavarra.es (kontsulta data: 2021-01-28).
  3. SLU, Herritar Berri. (2021-02-04). «Duela 45.000 urte Maineara heldu ziren mamut eta errinozero iletsuen istorioa» GAUR8 (kontsulta data: 2021-11-07).
  4. «Uitziko Mainea leize-zuloa, errinozero iletsuen eta mamuten hilerri» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-01-17 (kontsulta data: 2021-11-07).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya